Eliza hau 1350ean Iruñeko Apezpikuaren ErrentaLiburuak aipaturik agertzen da.
Gureganaino iritsi dena hala ere, XVI mendean berregindako eraikuntza bati egin zitzaizkion aldaketa sakonen ondorioa da. Berregite lanak Luis de Arburuza maixuak 1528an eman zuen trazaren arauera egin ziren.
Garai honetan Juan de Larreta harginaren gain zeuden eliza honetako lanak.
Ezagutzen diren datu batzuren arauera, korua estaltzen duten gangaren trazadurak 1525 eta 1530 urtea bitartean burutuak izan ziren. Ganga honen giltzarriak taila sinplez dekoraturik daude.
Hasiera batean aldare nagusia gaur korua dagoen leku berean egon bide zen; eusten dion arkuaren azpian oraindik ere sagrario gotiko eder bat ikus daiteke. XVIII mendean, Martin de Karrera arkitektoaren zuzendaritzapean, tenpluaren norabidea aldaerazi zuten zabaltze eta berritze lan garrantzitsuak egin ziren.
XVII mendean data daitekeen erretablo nagusia beraz ez zen burutu behin lanak amaitu ondoren kapera nagusian jartzeko. Badirudi Oñatitik eramana dela eta frantziskotarren komentu batekoa izan zela. Erretaulak hiru gorputz hiruna kaletan banatuak ditu. Erdiko gorputzean daude, behetik gora, sagrarioa, Andre Mariaren Jasokundearen irudia, eta San Migel goiaingeruarena. Aldamenetako gorputzetan, lehenengo San Pedro eta San Ignazioren irudi tailatuak daude, hurrena San Antonio Abad eta San Lorentzo, eta azkenik Santa Katalina eta Santa Luzia. Erretaula horren ondoan, alde batera eta bestera, beste bi erretaula daude, txikiagoak, barrokoak.
Hiru ataleko nabe bakar eta abside poligonaleko eliza.
Lehen atala, gaur egun koruak okupatuta dagoena, absidea zan garai batean, eta giltzarri landuzko gurutze-ganga batekin estaltzen da, harroin eta kapitel gotikodun pilare erdizilindrikotan irozotuta.
Hurrengo bi atalak, pilastra prismatikotan deskargatzen diren erdi-puntuko fajoi-arkuen bidez eutsitako ertz-gangekin estaltzen dira. Horietako biri jan egin zaizkie oinarria, pasabidea egiteko.
Absidea edo aldare nagusia, aurrekaldean ilargiskak dituen kanoi-erdiko ganga batek estalia dago.
Epistola aldeko saihetsa korritzen duen eliz atari itxi batek batestutako portada barroko batetik sartzen da elizara.
SUBENTZIONATUTAKO OBRAK
Estalkiak konpontzea, bare-apailamenduari, paramentu bertikal eta gangei tratamendu egokia eta pintura ematea eta hiru erretaulak xilofagoen aurka tratatzea.
SUBENTZIOAREN ZENBATEKOA
1983ko Plana: 1.000.000 pta.
1984ko Plana: 1.000.000 pta.
1986ko Plana: 1.500.000 pta.
2002ko Plana: 4.100 €