Luis Murugarren Jauank ematen dizkigun datuen arauera ermita honen lehenengo aipamena 1708an, Juanes de Ezkurdia, bertako ermitariaren heriotza zertifikatuan agertzen zaigu, zeinak "ez zuen testamenturik egin ez bait zuen ezer".
Ermita hau Orexako herriak, San Markos, bigarren ebanjelioaren egilearenganko zuen debozioarengatik sortu bide zen. San Markos zenbait gremioen zaindaria bazen ere, artistek tximistez inguraturik aurkeztu ohi dute, betidanik, nekazaria hainbeste beldurtzen duen ekaitzaren kontrako babesletzat hartua izan bait da.
Honelako santu bat, nekazaritza txingorra eta beste gaitz guztietatik zaintzen duena, honratu beharra zegoen, ermita bat jaso eta bere eguna ospatu, Apirilaren 25ean, bai erlijioso eta bai profano kutsuko ekintzen bitartez.
Luis Murugarren, gure herri erlijiotasunaren ezagutzaile handiak, XVII mendearen lehenengo laurdenean kokatzen du ermita honen eraikitze posiblea, urte hauetan dokumentatu bait da debozio hau Gipuzkoako beste herri batzutan.
Herriaren eraginaz jaso diren eraikuntza hauek datatzea zaila bada ere, erretabloaren ezaugarriak garai horretakoak direla esan genezake, estilo barrokoaren hasierakoak alegia.
Oinplano angeluzuzeneko baseliza, harlangaitzezko murru, zurezko egiturazko estalki eta bi isurkiko teilatuarekin.
Bere barnean erretablo barrokoa kontserbatzen da, San Markosen taila herrikoi batekin. Badago zur hutsez eraikitako koru bat ere.
Fatxada nagusiak, non sarrerako atea aurkitzen bait da, hiru leiho daramatza: atearen albo banatara bi eta beorren gainean bestea. Kanpaia teilate-galaren azpian ezkutatua dago, aipatu fatxada errematatzen duten bi bao bizkietako batetik irtenez.
SUBENTZIONATUTAKO OBRAK
Estalkiaren erabateko berritzea, drenajea infurumarian eta kanpoko eta barneko paramentuen saneatzea eta tenpluaren barnekaldearen geroagoko apailamentzea.
SUBENTZIOAREN ZENBATEKOA
1986ko Plana: 1.500.000 pta.