Matxinea Orexako baserri gehienen ezaugarrien eredua dugu. Bi oin eta mandioa ditu, teilatua bi isurkikoa, puntu erdiko arkua sarreran, barruko egitura zurezkoa, etab.
Egituraren egurrezko piezetan xilofagoak sartu zirela konturatuta, jabeek izurri-hilkariekin lanegiten zuen enpresa bat kontratatu zuten baina ez zuten arazoa konpontzea lortu.
Hortaz, teilatua konpontzekotan zirenez, zura tratazen aditua den enpresa batek diagnostiko zehatza egin ondoren, egurrezko pieza hondatuak aldatu zituzten eta latadura berria jarri zuten. Azkenik, egurraren gaitza ezaatzeko eta aurrerantzean berriz jo ez dezan tratamendu egokiak egin zituzten.
SUBENTZIONATUTAKO OBRAK
Teilatua konpontzea eta egurraren egaitza tratatzea.
SUBENTZIOAREN ZENBATEKOA
1992ko Plana: 2.200.000 pta.