gipuzkoakultura.net

Logo de la Diputación Foral de Gipuzkoa
Logotipo gipuzkoakultura
2024ko apirilak 24, asteazkena

 

select * from iglesias where id = '559'

SAN ANDRES

Irudia

San Andres elizaren lehenengo aipamen dokumentatua XIV mendekoa da. Hasierako eliza honen lekukotasun posible gisa, elementu geometrikoz dekoratutako ponte bat eta gingil-arku eta arkiboltadun portada gotikoa gordetzen dira.
XV mendearen bukaeran edo XVI hasieran garrantzi handizko berritze lanak hasi ziren. Lehenengo fase honetakoa da tenpluaren burualdea edo kapera nagusia, bere barru aldean euskarri gotikoetan deskargatzen duten gurutze-gangak dituena, eta kanpo aldean berriz, trazeria gotikodun bi leihate eta isabelino deituriko estiloko bolekin dekoratuta dagoen erlaiza.
Nabearen bi atalak XVI mendean eraikiak dira, fuste zilindrikoz eta basa eta kapitel klasikoz egindako zutabe libreak bait dituzte.
Dorrearen errematea, barroko estilokoa, XVIII mendean eraikia izan liteke.
Orain aspaldi ez dela garrantzi handiko erreformak egin dira, eta zenbait gauzetan asmatu bada ere, portada nagusia zabaltzen adibidez, beste zenbaitetan tenpluaren izateari kalte handi egin zaio, aldare nagusiko eta alboetako aldareetako erretablo barrokoak kendu ondoren itxura goibela eta graziarik gabea geratu bait zaio.
Saloi-oinplanoko eliza, non albo-murruetatik zertxobait banandutako fuste zilindriko eta harroin eta kapitel klasikoekiko bi koloma askek hiru nabetan zatitzen bait dute barneko espazioa, erdikoa alboetakoak baino askoz ere zabalagoa eginez.
Absidea, poligonala da eta erdiko nabearen luzapena bezala ageri da eta ezaugarri gotikozko irozkai altutan deskantsatzen den gurutze-gangarekin estaltzen da.
Erdiko nabearen bi atalak, erdi-puntuko fajoi-arkuz eutsitako ganga erztunekin estaltzen dira, albo-nabeak kanoi-erdiko gangekin estaliak dauden bitartean.
Sarrera erdi-puntuko arkuan egindako arkiboltadun portada aberats batetik egiten da, eta hau berau tenpluaren atzealdea eta epistola alde guztia L itxuran korritzen duen atari batek babestua dago.
Dorrea, oinplano angeluzuzenekoa, elizaren oinaldean kokatua dago, eta kanpandegi barroko batean errematatzen da.

SUBENTZIONATUTAKO OBRAK
Eliz atariaren eta estalkien zurezko egituraren sendotzea eta berorren erreteilatzea.

SUBENTZIOAREN ZENBATEKOA
1983ko Plana: 500.000 pta.
1993ko Plana: 9.000.000 pta.
1994ko Plana: 10.000.000 pta.


ORMAIZTEGI

Situación del pueblo. Pulse para ver el plano b5m
B5m planoa

    IRUDIAK

  • irudia
  • irudia
  • irudia
  • irudia
Licencia Creative Commons. Pulse aquí para leerla
2009 Kultura, Gazteria eta Kirol Departamentua - Gipuzkoako Foru Aldundia
Logotipo Gipuzkoa.net. Pulsar para ir a la página de Gipuzkoa.net