gipuzkoakultura.net

Logo de la Diputación Foral de Gipuzkoa
Logotipo gipuzkoakultura
2024ko azaroak 26, asteartea

 

select * from iglesias where id = '562'

URBIAKO ANDRE MARIA

Irudia

Urbia inguruko Saroietan bizi ziren artzainek igandetako elizkizunekin kunplitzeko zailtasunek eraginda, eta hurbileneko tenplua Arantzazuko santutegia zutela kontuan harturik, 1924ean Aita Frantziskotarrek ermita bat eraiki ahal izateko jestioak hasi zituzten, Urbiako zelaian, Gipuzkoa eta Arabako Parzoneria Generaleko lurretan kokatzeko. Iniziatiba honen bultzatzailerik nagusienetako bat Aita Lizarralde izan zen, Arantzazuko frantziskotarra eta historialari ospetsua. Gipuzkoako arte erlijiosoaren esparruan zenbait lanen egilea eta euskal Andra Marien gain burututako ikasketa baten autorea.
D. Marcelo Guibert azkoitiar arkitektuak egin zuen proiektoa eta lanak aurrera eramateko zenbait erakunde publiko eta pribatuen laguntza, inguruko herrietako bizilagunen dirubilketak, artista, instituzio partikularren emariak eta abar behar izan ziren.
Lanak amaitu ondoren 1924eko Irailaren 28an inauguratu zen.
Ama Birjinaren eskultura Julio Beobide eskultoreak egin zuen. Inazio Zuloagak berriz, Ama Doloretakoaren kuadro bat eman zuen, gaur egun Arantzazuko Komentuan gorderik dagoena.
Ermita honetan esan izan du iganderoko meza, bai udan eta bai neguan, Jose Inazio Lasa praile ezagun eta ospetusak, Gipuzkoako historiari egindako aportazioengatik ere entzute handia irabazi duena, bera. Urbiako artzainak eta Aizkorriko mendietan ibili ohi diren mendizaleak izan ditue bere eliztar ohizkoenak. Orain dela urte batzuk, bere 80. Urtebetetzea zela eta, herr omenaldi beroa eskaini zitzaion luzaroan eta etengabe bere apezlana bete duen lekuan bertan.
Oinplano angeluzuzeneko baselizatxoa, landugabeko kareharrizko hormekin eta bi isurkiko zurezko egiturazko estalkiarekin, gailurra fatxada nagusiarekiko perpendikular duela.
Sakristia tenpluari eratxekia doa epistola aldetik. Eta bestaldean atarte sinple bat, zurezko egiturarekin.
Fatxada nagusia simetriko da, beheko partean hiru isurkiko teilatudun atarte batekin, honen gainean bi leiho bizki pare irekitzen direla. Ezpataina arrunt batek errematatzen du teilatua.

SUBENTZIONATUTAKO OBRAK
Konponketak teilatuen egituretan eta erreteila orokorra.

SUBENTZIOAREN ZENBATEKOA
1985eko Plana: 300.000 pta.


PARZONERIA GENERAL DE GIPUZKOA Y ARABA

Situación del pueblo. Pulse para ver el plano b5m
B5m planoa

    IRUDIAK

  • irudia
  • irudia
  • irudia
  • irudia
  • irudia
  • irudia
  • irudia
  • irudia
  • irudia
  • irudia
  • irudia
  • irudia
  • irudia
  • irudia
  • irudia
  • irudia
Licencia Creative Commons. Pulse aquí para leerla
2009 Kultura, Gazteria eta Kirol Departamentua - Gipuzkoako Foru Aldundia
Logotipo Gipuzkoa.net. Pulsar para ir a la página de Gipuzkoa.net