Oltzeko saroia da artzaintza tradizionalari lotuta jarraitzen duen multzo osatuenetako bat gaur egun. Horrelako espazioetan zenbaterainoko aldaketak gertatzen ari diren ikusirik, multzo hau kontserbatzeko lanak egitea erabaki zen, bizirik jarrai dezan. Zazpi artzain txabola, jezteko saroia eta bi ortu ditu multzoak. Egiturak harri-hormazkoak dira, barruko egitura zurezkoa dutelarik.
SUBENTZIONATUTAKO OBRAK
Txabolak eta saroiko gainerako elementuak kontserbatzea eta zaharberritzea.
SUBENTZIOAREN ZENBATEKOA
2003ko Plana: 13.110 €
2005eko Plana: 15.000 €
2007ko Plana: 12.000 €