gipuzkoakultura.net

Logo de la Diputación Foral de Gipuzkoa
Logotipo gipuzkoakultura
2024ko martxoak 28, osteguna

 

select * from iglesias where id = '564'

MIRANDA

Irudia

Etxe hau eraiki zen garaia jakiteko, beti bezala, bere elemntu arkitektonikoen analisira eta zerbait argi lezaken datu dokumentaletara jo behar dugu.
Bere fatxadaren ezaugarriek eta batez ere, alboetan bi harmarri dauzkan, horman erisartutako bi zutabe dituen bere portada ederrak adierazten digute etsxearen estilo errenazentista, XVI mendearen inguruan kokatzeko aukera emanaz.
Harmarrietatik bat Zizurkilgo San Millan leinuari dagokio, eta bestea, oso hondatua badago ere, Villaviciosatarrena izan liteke. Dokumentuek diotenez, 1586an Juan de San Millan Ana de Villaviciosa, herriko leinu goren bateko kidearekin ezkondu zen. Senar-emazte hauek izan zitezkeen beraz, XVI mendearen bukaera aldera Miranda etxea eraiki zutenak.
1730ean, Santiagoren zaldun zen Rafael Eliza, etxearen jabeak, parrokiari eman zion baratza bat eta guzti. Bonantzako Basilikan urtean hamabi meza kantatzeko baldintzapean.
Emailearen oinordekoak zenbait alditan etxeaz jabetu ondoren, honakinetan geratu zen.
1823an, beharrezko konponketak egin ondoren, D. Andres Maria de Loyola Bikarioa jarri zen betan bizitzen. Beheko oina 1825ean alokatu zen almazen eta dendatarako.
Harrez gero, eta gaur arte, zenbait lan egin behar izan zaizkio zutik eta erabiltzeko kondizioetan iraun zezan.
Egin zaizkion berritze guztiekin ere, fatxada nagusiak funtsean bere hasierako diseinua gordetzen du.
Hiru fatxada eta laugarrena mehelina duen oinplano angeluzuzeneko etxea, lau isurkiko teilatuz estalita.
Fatxada nagusiak herriko kale bakarrera ematen du eta ezaugarri errenazentistak erakusten ditu, den-dena harlanduz egindako portada bikain batekin. Erlaiz batek korritzen du fatxada leihoetako karelen parean, lehen eta bigarren oinetan. Leiho hauek, era erregular batean banatuak izaki edifizioaren altuera osoan molduratuak daramatzate bere dintelak eta zangoak.
Atzeko fatxadak itsasora ematen du zuzenean, eta harlangaitzarekin eraikia dago, zuriz pintatua eta zurezko balkoi korrituekin.
Edifizioaren barnealdea asko aldatu da denboran zehar.
Eraikin hau kultur ondasun kalifikatu izendatuta dago, 1964ko urtarrilaren 17ko Ebazpenez.

SUBENTZIONATUTAKO OBRAK
Estalkia zaharberritzea eta egituren sendatzea eta fatxaden azalerako tratamendua ematea.

SUBENTZIOAREN ZENBATEKOA
1983ko Plana: 1.000.000 pta.
2004ko Plana: 9.000 €


PASAIA

Situación del pueblo. Pulse para ver el plano b5m
B5m planoa

    IRUDIAK

  • irudia
  • irudia
  • irudia
  • irudia
  • irudia
Licencia Creative Commons. Pulse aquí para leerla
2009 Kultura, Gazteria eta Kirol Departamentua - Gipuzkoako Foru Aldundia
Logotipo Gipuzkoa.net. Pulsar para ir a la página de Gipuzkoa.net