gipuzkoakultura.net

Logo de la Diputación Foral de Gipuzkoa
Logotipo gipuzkoakultura
2024ko apirilak 26, ostirala

 

select * from iglesias where id = '565'

SAN JOAN BATAIATZAILEA

Irudia

1545ean Pasaiako biztanleek, Lezoko Juan Bataiatzalearen parrokiatik banatzeko nahia beterik ikusi zutenean, eliza bakarra bait zuten bi herrietarako, beren barrutiko lurretan parroki eliza berri bat eraikitzeko jestioak hasi zituzten.
Auzi ugariren ondoren, eta Bengoetxea izeneko lekuna lurrak erosi eta gero, 1599an, Martin de Aguirre hargin-maixuak, San Juan elizarako lanak zer nolako baldintzapean egin behar ziren azaltzen zuen idatzi bat aurkeztu zuen.
1614ean, Iruñeko Bikario Jeneralak lanak hasteko baimena eman zuen.
Hargintza lanak, Miguel de Beldarrain eta Simon de Pedrosak egin zituzten.
Hasiera batean eliza egurrezko armadruazko teilatu batez estali zen, era honetara zabaldu delarik.
1700 urtean, Hernaniko Juan Bautista de Abalabide, Asteasuko Pedro de Beroiz eta Errenteriako Inazio de Irarreta hargin-maixuek eraiki zituzten gurutzadura gotikodun gangak,
1708an, Sebastian Lekuona, oiartzuarrak, aldare nagusiko erretabloa trazatu eta egin zuen. Irudiak, Felipe de Arizmendi, donostiarrak tailatu zituen. Erretabloa 1748an Santiago de Zuazo, Los Arcos-ko bizilagunak, urreztatu zuen.
1829an estalkia gangen gainean erori bazen ere, berehala konpondu zuten.
XX mendean estalkiaren egurrezko zenbait zertxaren ordez, metalezkoak jarri ziren.
Alboko aldare batean, debozio handiz gurtzen da, Satna Faustian, birjina eta martiri erromatarraren erlikia, 1825an Juan Manuel Ferrer, bertako semeak, ekarria.
Gurutze latinezko nabe bakarreko eliza, gurutze-gangarekin estalita.
Murruak harlanduzkoak dira, kontrahormekin kanpotik.
Sarrera elizaren oinaldetik egiten da, taulamendu bati eusten dioten bi koloma dorikoz saiheskatutako ate dinteldu handi batetik. Eta berorren gainean, antzekoa baina neurri txikiagoko eraikin bat aurkitzen da, frontoi batek errematatua. Eta frontoi honek azpatuta horma-konka bat, bertan San Joan Bataiatzailearen harrizko taila bat jasotzen duela.
Barnean koru handi bat du elizak, bi albo-luzadurekin.

SUBENTZIONATUTAKO OBRAK
Sendapen-lanak murruetan eta estalkiaren egituran, estaltzeko sistemaren osoa berritzea eta intsektu xilofagoen kontrako tratamendua elementu higigarrietan.

SUBENTZIOAREN ZENBATEKOA
1985eko Plana: 8.000.000 pta.
2000ko Plana: 1.200.000 pta.


PASAIA

Situación del pueblo. Pulse para ver el plano b5m
B5m planoa

    IRUDIAK

  • irudia
  • irudia
  • irudia
  • irudia
  • irudia
  • irudia
  • irudia
  • irudia
  • irudia
  • irudia
Licencia Creative Commons. Pulse aquí para leerla
2009 Kultura, Gazteria eta Kirol Departamentua - Gipuzkoako Foru Aldundia
Logotipo Gipuzkoa.net. Pulsar para ir a la página de Gipuzkoa.net