gipuzkoakultura.net

Logo de la Diputación Foral de Gipuzkoa
Logotipo gipuzkoakultura
2025ko uztailak 1, asteartea

 

select * from iglesias where id = '566'

BONANZAKO SANTO KRISTO

Irudia

Luze-zabal handiko eta buru zuzeneko planta karratuko eliza honek, hiru atalez osaturiko nabe bakarra du; erdiko atala esfera-kasketeko gangek estaltzen dute eta beste biak ertz-gangek. Elizaren mutur baten oinean, planta karratuko dorrea lekutzen da. Entokatu eta pintaturiko manposteriazko hormak.
Sarera, oinetan erdi-puntudun arku batek osatzen du; alboko fatxadaren erdian arku dinteldua.
Eliza hau 1738an hasi zen eraikitzen, Jose de Lizardi arkitektuaren trazan oinarrituz, obretan Juan Bautista Incharaundiaga, Juan Bautista Labaye eta Martin de Sarobe hargin maisuek parte hartu zutelarik.
Obrek 1738an amaituak izan beharko zuten, aipatu urtean Jose de Lizardi eta bere seme Pedro Ignaciok harginek eginiko lanak ordaintzeko neurketa, ikerketa eta balorapen batzuk egiten bait dituzte.
Eraikin hau kultur ondasun kalifikatu izendatuta dago, Eusko Jaurlaritzaren 2000ko urtarrilaren 25eko 14/2000 Dekretuaren bidez.

SUBENTZIONATUTAKO OBRAK
Harrizko erlaitzaren finkatzea edo berreskuratzea, estalduren zaharberritzea zurezko egitura sendotuz eta erretaulak zaharberritzea.

SUBENTZIOAREN ZENBATEKOA
1988ko Plana: 4.000.000 pta.
2005eko Plana: 25.000 €


PASAIA

Situación del pueblo. Pulse para ver el plano b5m
B5m planoa

    IRUDIAK

  • irudia
  • irudia
  • irudia
  • irudia
  • irudia
  • irudia
  • irudia
  • irudia
  • irudia
  • irudia
  • irudia
  • irudia
Licencia Creative Commons. Pulse aquí para leerla
2009 Kultura, Gazteria eta Kirol Departamentua - Gipuzkoako Foru Aldundia
Logotipo Gipuzkoa.net. Pulsar para ir a la página de Gipuzkoa.net