gipuzkoakultura.net

Logo de la Diputación Foral de Gipuzkoa
Logotipo gipuzkoakultura
2024ko martxoak 28, osteguna

 

select * from iglesias where id = '567'

SAN PEDRO

Irudia

1732. urtetik aurrera, José de Sobreville ingeniariak eta José de Lizardi eta Francisco de Ibero hargin maisuek trazadurak egiten eta zimentazioei hasiera ematen parte hartu zuten arren, gaur egun ezagutzen dugun eliza XVIII. mendearen bigarren erdialdean eraikiz en, Martin de Carrera maisuaren trazadurari jarraiki.Martin bera izan zen 1762an lanak burutzeko ardura hartu zuena, 1768an hil zen arte, eta, harrezkero, Manuel Martin de Carrera semea bere ordez aritu zen.
Erretaula barroko txiki bat dago, behetik gora honako elementuak dituena: aldare mahaia eta predela; gorputz nagusia, eta bertako nitxo batean Azurmendik egindako San Joseren irudi bat; eta sabaikoa, bi aingeruren irudia duen mihise batekin. Xilofagoek janda zegoela-eta zati bat erori zitzaionez, tratamendua eman eta berreraiki egin zen.
Eliza honen eraikuntza prozesua zehatz-mehatz ezagutzeko, Arquitectos guipuzcoanos del siglo XVIII. Martín de Carrera, Manuel Martín de Carrera, Mª Isabel Astiazarainek idatzitako liburua daukagu.
Dorreari dagokionez, ainguratutako elementu metalikoen oxidazioak (grapak, burdin sareak, kanpaien euskarria, etab.) harrizko hainbat elementu askaraziak zituen oinezkoentzako arrisku handai sortuz. Era berean, azken pinakuluak eta gainerako motibo apaingarriak askatuta zeuden, berezko pisuagatik zutik mantentzen zirelarik. Harlandu arteko junturak zigilatzeko mortairua zati handi batean desagertu zegoen, eta gainerako oso degradatua zegoen, kanpoko paramentutik hurbileko alderdian, behinik behin.

SUBENTZIONATUTAKO OBRAK
Dorrea eta estalkiak berritzea eta alde batean dagoen San Joseren erretaula zaharberritzea.

SUBENTZIOAREN ZENBATEKOA
1995eko Plana: 2.450.000 pta.
1996ko Plana: 2.400.000 pta.
2001eko Plana: 1.250.000 pta.
2003ko Plana: 40.000 €
2004ko Plana: 140.000 €


PASAIA

Situación del pueblo. Pulse para ver el plano b5m
B5m planoa

    IRUDIAK

  • irudia
  • irudia
  • irudia
  • irudia
  • irudia
  • irudia
  • irudia
  • irudia
  • irudia
  • irudia
  • irudia
  • irudia
  • irudia
  • irudia
  • irudia
  • irudia
Licencia Creative Commons. Pulse aquí para leerla
2009 Kultura, Gazteria eta Kirol Departamentua - Gipuzkoako Foru Aldundia
Logotipo Gipuzkoa.net. Pulsar para ir a la página de Gipuzkoa.net