Itsasontzi hau 1937an Bilboko Euskalduna Ontziolan eraikia izan zen, eta Pasaiako portuan 1984. urtera arte erabilia izan zen. Urte hartan, zerbitzutik kanpo gelditu zen.
Daukan interesa, burdinazko itsasontzigintzaren hastapenetan erabiltzen zen teknologiaren bidez, hau da, errematxe sistemaren bidez eraikitako itsasontzi eredua izatetik datorkio.
1991. urtean desegitea aurreikusten bazen ere, Eusko Jaurlaritzako Kultura Sailak kultur intereseko ondare gisa sailkatuz, espediente bati hasiera ematea erabaki zuen, bere desagerpena galeraztearren.
Itsasontzi hau kultur ondasun kalifikatu izendatuta dago, Eusko Jaurlaritzaren 1992ko azaroaren 26ko 231/1992 Dekretuaren bidez.
SUBENTZIONATUTAKO OBRAK
Mantenimendu lanak. Zaharberritze orokorra.
SUBENTZIOAREN ZENBATEKOA
1995eko Plana: 3.000.000 pta.
2011ko Plana: 100.000 €