Eraikin errenazentista interesgarri bat da. Oinplano irregularra du eta mendian sartuta dago, kokalekuko orografiari moldatzeko. Lau solairu eta isurialde bakarreko estalkia ditu. Fatxada nagusia harlanduzkoa da, eta moldurak ditu karelen parean eta erlaitzean. Sarrerako baoa lehen solairuan dago, arku-zuzena da eta ezker-eskuineko ertzetan oin angeluzuzeneko pilastra bana, moldura eta errematedunak, ditu. Bertan dauka oraindik lehen solairura daraman mandio eskailera. Alde bateko fatxadan, Villaviciosa familiaren armarriaren ondoan, beste sarrera arku-zuzen bat dago. Jauregia, barrutik, etxebizitzetan banatuta dago.
SUBENTZIONATUTAKO OBRAK
Estalkia birgaitzea eta zurezko egitura sendotzea.
SUBENTZIOAREN ZENBATEKOA
2004ko Plana: 5.000 €