gipuzkoakultura.net

Logo de la Diputación Foral de Gipuzkoa
Logotipo gipuzkoakultura
2024ko apirilak 27, larunbata

 

select * from iglesias where id = '570'

ANDRE MARIAREN ZERURATZEA

Irudia

XIV mendearen aurretik egin eta XV mendean berritutako eliza baten gainean eraiki zen XVI mendean gaur ezagutzen duguna. Errez nabari genezake eliza honen lehen garaia geratzen diren haztarna gotiko ugariei esker: trazadura gotikozko absideko lehiate ederra, gaur murruz itxita dagoena, nabeko euskarri gotikoak, kapera errematatzen duen gailurreria gotikoa eta abar...
Zabaltze edo berritze lanak 1564 urtean hasi ziren, garai honetan Burgosko Katedralean lanean ari zen Juan de Vallejo arkitekotak gainbegiraturik. Lanetan Domingo de Errestaburu eta Martin de Armendia hargin-maixuek hartu zuten parte, zeinak, Juan de Vallejok egin zituen trazen arauera "bere tablamentuarekin batera eduki behar duten garaiera eta errematera pareta jasotzeko" kontratatuak izan bait ziren. Jarritako epea hamabi urtetakoa izan zen, gero lau urte gehiagoz luzatu bazen ere.
1580ean kanpandorrea berritzeko premiak eraginda, tenpluko nabearen lanak bertan behera utzi ziren bost urtez, dorrea errematatzen behar izan zuten denbora hain zuzen.
Domingo de Errestabururi eta beste zenbait maixu hargini trazak eskatu zitzaizkien, haien artean Juan de Mendizabalk eta Miguel de Bolivarri. Dokumentuak dioetenez "dorre eta kanpandorerko lanak Miguel de Bolivarrek egindako traza eta ordenarekin bateratu eta erabaki ziren".
Erretablo nagusiaren trazen egilea Miguel de Irazusta arkitektoa izan zen. Azken hau, 1743an hil zenez, erretabloaren parte arkitektonikoa Diego Martinez de Arce, bere ikasleak, eraiki zuen, lan eskultorikoaz Luis Salvador Carmona arduratu zelarik. Bien artean 1747 urterako bukatu zuten. Talde honek berak hartu zuen parte Oxirondoko Santa Marinako erretabloaren burutzean.
Portada nagusia neoklasiko erara burut zen 1878 urtean.
Saloi-oinplanoko eliza, altura bereko hirunabe eta abside poligonalarekin.Euskal koloma-elizen alerik errepresentagarrienetakoa da.
Nabeak, lau atalekoak, gurutze-gangekin estaltzen dira, beren kargak eratxekitako kolomatxoekiko fustez zilindrikoko koloma lerdenetan uzten dituztela.
Kaperatxo lauangeluar bat dago presbiteriorari eratxekia eta beste handixeago bat ere bai nabeen hirugarren atalaren parean, bi-biak ebanjelio aldetik.
Epistolaren alboan, erdi-puntuko arkuzko eliz ataria doa. Eta honen ondoan portada nagusia irekitzen da, traza klasikokoa eta oso aberatsa apaindurretan.
Murruak harlanduzkoak, barneko kolomatxo erdizilindrikoekin bat datozen kontrahormekin.
Eraikin hau kultur ondasun kalifikatu izendatuta dago, Eusko Jaurlaritzaren 1984ko uztailaren 17ko 265/1984 Dekretuaren bidez eta erretaula nagusia kultur ondasun kalifikatu izendatuta, Eusko Jaurlaritzaren 2000ko abenduaren 19ko 273/2000 Dekretuaren bidez.

SUBENTZIONATUTAKO OBRAK
Estalkiak eta gangak konpontzea, tenpluaren barne-apailatzea, arkupeak konpontzea eta erlojuaren makinaria konpontzea eta ingurua iluminatzea.

SUBENTZIOAREN ZENBATEKOA
1985eko Plana: 10.000.000 pta.
1987ko Plana: 700.000 pta.
1988ko Plana: 700.000 pta.
1995eko Plana: 1.000.000 pta.
1996ko Plana: 7.000.000 pta.
1997ko Plana: 7.000.000 pta.
2002ko Plana: 14.210 €
2003ko Plana: 216.000 €
2004ko Plana: 213.700 €
2005eko Plana: 142.000 €


SEGURA

Situación del pueblo. Pulse para ver el plano b5m
B5m planoa

    IRUDIAK

  • irudia
  • irudia
  • irudia
  • irudia
  • irudia
  • irudia
  • irudia
  • irudia
  • irudia
  • irudia
  • irudia
  • irudia
  • irudia
  • irudia
  • irudia
  • irudia
  • irudia
  • irudia
Licencia Creative Commons. Pulse aquí para leerla
2009 Kultura, Gazteria eta Kirol Departamentua - Gipuzkoako Foru Aldundia
Logotipo Gipuzkoa.net. Pulsar para ir a la página de Gipuzkoa.net