gipuzkoakultura.net

Logo de la Diputación Foral de Gipuzkoa
Logotipo gipuzkoakultura
2025ko maiatzak 12, astelehena

 

select * from iglesias where id = '571'

SANTA ENGRAZIA

Irudia

Tradizioaren arauera hau izan zen Segurako antzinako parrokia. Egiaztatzen duen dokumenturik ez badugu ere, dobeladun arku-zorrotzezko bere portada eskaintzen digun lekukotasunari esker, ermita honen jatorria Erdi Aro ingurukoa dela esan genezake.
Oraindik bizirik dirau, beste garai baten bere absidean kanposantu bat egon zeneko oroitzapenak.
Ermita honek, normala den bezala, historian zehar zenbait aldaketa nozitu ditu. Esate baterako, bere nabea estaltzen duten gangak XVII edo XVIII mendekoak izan litezkeela ikusten da.
Orain denbora asko ez dela bere fatxada nagusiko arkupeak, jendearen aurrerako lotsagarria zen hormigoizko euskarri ortopediko bat eduki zuen, zutik egoten laguntzen bazion ere bere irudi lerdena itxusten zuena.
Apirilaren 16an ospatzen den Santa Engrazia egunean, azken aldi honetan bizitza modernoaren ondorioz hurrengo igandera aldatua izan bada ere, ermita honetan haziak bedeinkatzeko zeremonia bat egiten da.
Hara joaten dira eskualdeko baserritarrak, beren zumezko otartxoetan bedeinkatzeko haziak dituztela. Ohitura zen baita ere, etxeko animaliei eman behar zitzaien alea, eta behin bedeinkatu eta gero baserrian gordetzen zen ura ere eramatea.
Neurri txikitako oinplano angeluzuzeneko ermita, bere fatxada nagusian atari interesgarri bat erakusten duela, zurezko bi euskarri lerdenek eutsita, portada gotikoa babestuz.
Teilatua bakarra da, hiru isurikoa, eta harlanduzk egindako ezpataina handi batek nabarmendua ageri da, bere beheko partean erdi-puntuko bi baok zulatzen dutela, eta antzeko beste bat ere bai, baina askoz ere txikiagoa frontoi aldean, erremate bezala, non kanpaia kokatzen da.
Barnean, nabea -bi atalekoa- kanoi-erdiko ilargiskadun gangekin estaltzen da, hauek erdi-puntuko fajoi-arkutan irozotzen direla.
Aldarearen atzean, zeinaren erretabloa Santa Engraziaren taila nahiko antzinako bat beneratzen bait da, sakristia aurkitzen da ermitaren zabalera guztia hartuz.
Eraikin hau kultur ondasun kalifikatu izendatuta dago, Eusko Jaurlaritzaren 2000ko urtarrilaren 25eko 14/2000 Dekretuaren bidez.

SUBENTZIONATUTAKO OBRAK
Ermita-atariaren zurezko egituraren sendatzea eta errestauratzea; teilatuaren giturako elementuen konpontzea, narriatutako piezak antzeko ezaugarrietako beste batzuez ordeztuz, eta ondorengo zeramikazko teila ipintzea, Onduline tipo mineral eta asfaltozko geruza baten gainean.

SUBENTZIOAREN ZENBATEKOA
1986ko Plana: 1.500.000 pta.


SEGURA

Situación del pueblo. Pulse para ver el plano b5m
B5m planoa

    IRUDIAK

  • irudia
  • irudia
Licencia Creative Commons. Pulse aquí para leerla
2009 Kultura, Gazteria eta Kirol Departamentua - Gipuzkoako Foru Aldundia
Logotipo Gipuzkoa.net. Pulsar para ir a la página de Gipuzkoa.net