gipuzkoakultura.net

Logo de la Diputación Foral de Gipuzkoa
Logotipo gipuzkoakultura
2024ko abenduak 27, ostirala

 

select * from iglesias where id = '573'

SORKUNDE GARBIA (SANTA ISABEL)

Irudia

Luze-zabalera handiko komentu multzo hau, besteren artean, elizari eta komunitateari emaniko eraikin ezberdinek osatzen dute. Azken hauek azpimarragarri gertatzen direlarik.
Komunitatearen egoitza planta karratuko eraikin bat da; berau, bi plantatan antolatua dagoelarik patio edo erdiko klaustroaren inguruan.
Gurutz latindarreko plantaz gauzatu eliza honek, gurutzaduraren aurreko tramuan alboko bi kapera dauzka. Eta hiru tramuz osaturiko nabe hau, gangatilez apainduriko kanoi-gangek estaltzen dute. Kupula semiesferikoa gurutzaduran.
Segurako Moja Sorkundetarren egungo komentuaren hastapena aurkitzeko XVI. mende haserarte jo behar dugu.
Egun horietan emakume jainkozale talde bat parrokiko inguruan bizi zen; eliza zaintzen zuten. 1519. urte inguruan Lekaime Elkargoa eratzea erabaki zuten. Fundazio-eskriturak, zeinaren kopia bat gordetzen bait da, 1519ko Urriaren 20ko data darama.
1638an, ia suntsiturik geratu zen lehen komentua, sute baten ondorioz, eta Elkargoak Kale Nagusiko etxe alokatu batean bizi behar izan zuen.
Hiriko murruz kanpoko orube batzuk erosi ondoren, Komentu berria eraikitzen hasi ziren 1646tik aurrera. Agian aurretiko planik gabe joan ziren eraikitzen, une bakoitzeko premia eta bitarte ekonomikoen arabera.
1654ko Apirilaren 12an egin bazen ere lehenengo inaugurazioa, obrak, gaur ezagutzen dugun komentu-konfigurazioa lortzeraino, orduan nobizia zen Arrue eta Onramuñoneko Mª Beatrizek bere aita hil zenean jaso zuen ondareari esker burutu ziren.
Eliza eta klaustroen traza Vianako Juan de Raon arkitekto maisuak egin zuen. Obretan Miguel Martinez bere suhiak hartu zuen parte. Eliza 1703an inauguratu zen.
Erretaula nagusia 1745-1748 hirurtekoan egin zuten aita Jacinto de la Sierra eta aita Esteban Lopez arkitekto maisuek eta albokoak 1751.1754 hirurtekoan, egilea ezezaguna delarik.
Erretaula nagusia kultur ondasun kalifikatu izendatuta, Eusko Jaurlaritzaren 2000ko abenduaren 19ko 273/2000 Dekretuaren bidez.

SUBENTZIONATUTAKO OBRAK
Estalduraren zurezko egitura osoaren konpontzea eta estaldura-elementu eta euri-uren hustubidearen berritzea.

SUBENTZIOAREN ZENBATEKOA
1989ko Plana: 10.000.000 pta.
1990eko Plana: 5.500.000 pta.


SEGURA

Situación del pueblo. Pulse para ver el plano b5m
B5m planoa

    IRUDIAK

  • irudia
  • irudia
  • irudia
  • irudia
  • irudia
Licencia Creative Commons. Pulse aquí para leerla
2009 Kultura, Gazteria eta Kirol Departamentua - Gipuzkoako Foru Aldundia
Logotipo Gipuzkoa.net. Pulsar para ir a la página de Gipuzkoa.net