gipuzkoakultura.net

Logo de la Diputación Foral de Gipuzkoa
Logotipo gipuzkoakultura
2024ko abenduak 26, osteguna

 

select * from iglesias where id = '578'

ARRUE

Irudia

XVI. mendeko kale-jauregia da. Herrigune zaharraren ertz batean eraikia da, seguru asko erdi aroan banatutako jatorrizko lurzati haietako batean.
Oinplano errektangularrekoa da. Hiru fatxada ditu agerian, bestea artekorma delarik.
Gaurregun fatxada nagusian du interes arkitektoniko gehiena: sarrera puntu erdiko arkua egiten duten dobelarriz eraikia da; jatorrizko armarria du, harrizko estalpetxo batek babestua; eta goiko oinean puntu erdiko 17 arkuz osatutako galeria du, mudejar estiloan adreiluz egina.
Aspaldi ez dela, ordea, fatxada honi arkuko giltzarria kendu diote eta zenbait baogune ireki dizkiote itxuragabeki, zuen irudi jatorra zertxobait hondatu delarik.
Barrua oso aldatua du, etxebizitzak eginda dituenez jadanik ez baita jatorrizko edifizioaren ezaugarririk apenas geratzen.
Eraikin hau kultur ondasun kalifikatu izendatuta dago, 1964ko urtarrilaren 17ko Ebazpenez.

SUBENTZIONATUTAKO OBRAK
Teilatua konpontzea.

SUBENTZIOAREN ZENBATEKOA
1994ko Plana: 500.000 pta.
2008ko Plana: 20.000 €


SEGURA

Situación del pueblo. Pulse para ver el plano b5m
B5m planoa

    IRUDIAK

  • irudia
  • irudia
  • irudia
  • irudia
Licencia Creative Commons. Pulse aquí para leerla
2009 Kultura, Gazteria eta Kirol Departamentua - Gipuzkoako Foru Aldundia
Logotipo Gipuzkoa.net. Pulsar para ir a la página de Gipuzkoa.net