Etxe hau Don Garziren etxea edo Garzienea izenez ere ezaguna, Gipuzkoako hiriko etxetik zaharrenetako bat da.
Gure herrietako alde zaharretan XVI. mendeko hiriko dorreak, jauregiak edo jauretxeak miresteko aukera daukagu, harlanduzko hormak, arku zorrotzeko edo erdi puntuko arkuko portadak, tankera ezberdinetako leiho bakunak edo bikiak, molduratutako mentsulak, etab. dituztelarik, baina hiriko etxe xumeagoak, fatxadan egurrezko bilbadura eta luzitutako harri horma zakarretako itxierak dituztenak apenas ikusten diren. Ardixarra etxea horietako bat da. Egia da barrualdean XVII. mendean aldaketa handiak jasan zituela, baina Kale Nagusia aldera dagoen aurreko fatxada, motibo geometrikoz tailatutako mentsula eta gapirio buruekin, XVI. mende hasieran, ohiko hiriko etxearen fatxadatzat jo daiteke, hau da, jauretxea ez dena.
SUBENTZIONATUTAKO OBRAK
Zimenduak indartzea, egiturako elementu nagusiak eta eskailerak berriro jartzea, hormak eta zoladura berreskuratzea eta zurezko egiturak xilofagoen aurka tratatzea.
SUBENTZIOAREN ZENBATEKOA
1997ko Plana: 600.000 pta.
1998ko Plana: 2.000.000 pta.
1999ko Plana: 3.000.000 pta.
2000ko Plana: 2.200.000 pta.
2001eko Plana: 3.000.000 pta.