gipuzkoakultura.net

Logo de la Diputación Foral de Gipuzkoa
Logotipo gipuzkoakultura
2024ko abenduak 30, astelehena

 

select * from iglesias where id = '591'

ARMENDIA

Irudia

XVI. menderako bazen Armendia baserria, gaurregun "Armendi" esaten zaiona. Lope Martínez de Isastik ere aipatzen du geroago, 1625ean, Plaentziako oinetxe hau. Udlaraen 1649tik 1704ra bitarteko Akta Liburuan irakur daitekeenez, 1671ko apirilaren 26an Udalak eta Pedro Otxoa Armendiakoak lur batzuk trukatu zituzten. "Armendia baserriko nagusiari" baserriko sagastiaren ondoan zeuden lur batzuk eman zizkion Udalak, Ezoziako Andra Mariaren baselizako ataria egiteko hark Udalari eman zizkion lurren "trukean eta ordainez".
Baserria eraikin errektangularra da eta bi isurkiko teilatua du, gailurra fatxada nagusiaren perpendikularra duela. Kanpoko hormak harlangaitzezkoak ditu, eta ertzak eta beheko oineko leiho inguruak harlanduzkoak. Beheko aldena, halaber, gezileihoak ditu.Goiko oinetan egurrezko bilbadurak ditu agerian, eta oholarteak harlangaitzezkoak. Albo-fatxada batean, goiko aldean, oinetxearen armarri barrokoa ikus dezakegu. Teilategalean egurrezko pieza landu batzuk ere aipagarriak ditu.
Barruko aldea oso aldatua du. Badu oraindik jatorrizko egituraren pieza bat edo beste, baina nabaria da etxe barruan berrikuntza eta aldaketa asko egin dituztela, batzuk orain dela ez asko, baserriaren alde bat ostalaritzarako erabiltzearren.

SUBENTZIONATUTAKO OBRAK
Estaldura konpontzea.

SUBENTZIOAREN ZENBATEKOA
1994ko Plana: 700.000 pta.


SORALUZE

Situación del pueblo. Pulse para ver el plano b5m
B5m planoa

    IRUDIAK

  • irudia
Licencia Creative Commons. Pulse aquí para leerla
2009 Kultura, Gazteria eta Kirol Departamentua - Gipuzkoako Foru Aldundia
Logotipo Gipuzkoa.net. Pulsar para ir a la página de Gipuzkoa.net