gipuzkoakultura.net

Logo de la Diputación Foral de Gipuzkoa
Logotipo gipuzkoakultura
2024ko maiatzak 8, asteazkena

 

select * from iglesias where id = '592'

SAN ANDRES

Irudia

Gure eskura iritsi den artikulu batean, egileak, Javier Elorza Maiztegi solaruzetarrak, ermita honi buruz Oñatiko Protokoloen Artxiboko dokumentu batean (3663 paper sorta. Joan de Churruca Eskr.) lortutako hainbat daut historiko argitara eman ditu. Horren arabera, San Andres ermita 1558. urtean eraiki zen, eta 1610ean Jeronimo de Larrea eskultoreari San Andresen irudia nagusitzen deneko erretaula bat egiteko eskatu zitzaion, 1622an Joan de Arriola pintoreak urreztatu eta polikromatua izango zena, hain zuzen ere.
Horrezaz gain, esan genezake forma eta eraikuntza mailako ezaugarriak aztertuta, aldarearen ingurua babesten duen zerua edo egurrezko ganga XVII. mendearen lehenengo erdialdean ere eraikia izan zela.
Ermita guregana ia bere horretan heldu da, jatorrizko konfigurazioa gordez. Hori dela eta, orain dela uste batzuk, auzokoek eskulana auzolana prozeduraren bidez jarriz zaharberritzeari ekitea erabaki zutenean, ekimena babestua izan zen, baina ermitaren balio arkitektonikoa bereziki azpimarratuz, eta elementurik esanguratsuenak ahalik eta gehien errespetatuz, egurrezko egitura, koroa, zeramikazko zorua, zerua, pulpitua, erretaulak eta irudiak, alegia.
Oro har, nahiko ondo gordeta bazegoen ere, estalkia zen eraikinean arazo gehien zituen alderdia, euri ura zirrikitu ugarietataik filtratzen baitzen. Presbiterioaren alderdian, aspaldiko itogin batek egurrezko ganga larriki kaltetua zuen, eta zati baten bat erabat botatzea ere proposatzera iritsi zelarik.

SUBENTZIONATUTAKO OBRAK
Lanak estalkia erabat berritzearekin hasi ziren, zurajea sendotuz narriatutako gapirioak ordeztuz eta lata eta teilak berriztatuz. Egurrezko ganga berrosartu zen, egur guztiari xilofagoen aurkako tratamendua eman zen, adreiluzko lauzatxoen zoladura osatu eta garbitu zen eta hormak pintatu ziren.

SUBENTZIOAREN ZENBATEKOA
1997ko Plana: 1.000.000 pta.
1998ko Plana: 500.000 pta.


SORALUZE

Situación del pueblo. Pulse para ver el plano b5m
B5m planoa

    IRUDIAK

  • irudia
  • irudia
  • irudia
  • irudia
  • irudia
Licencia Creative Commons. Pulse aquí para leerla
2009 Kultura, Gazteria eta Kirol Departamentua - Gipuzkoako Foru Aldundia
Logotipo Gipuzkoa.net. Pulsar para ir a la página de Gipuzkoa.net