gipuzkoakultura.net

Logo de la Diputación Foral de Gipuzkoa
Logotipo gipuzkoakultura
2019ko abenduak 12, osteguna

 

select * from iglesias where id = '596'

SAN FRANTZISKO

Irudia

Komentu hau 1587garren urtean fundatu zen Ibarrako seme eta Tolosako bizilagun zen Pedro de Mendizorrotzak emanik laguntza ekonomiko oparoari esker.
1597an konbenio bat sinatu zen Pedro de Mendiola hargin-maixuarekin, eliza "Fray de Miguel Aramburu emandako profil eta oinplanozko trazaren arauera" eraiki zedin.
Kapera nagusia eta gurutzadurako lanak hasi eta hiru urtera Pedro de Mendiolak bertan behera utzi zituen, komentuak ezin ordaindu zizkiolako agindu zizkion 400 dukatak.
1600 urtetik aurrera komunitateak berak hartzen du lanen ardura, Fray Miguel de Aramburu Ceraynen zuzendaritzapean lan egingo duten hargin-maixuak kontratatuz.
1611rako "kapera nagusia eta gurutzedurako hormak jasotzen bukatuak zeuden". Teilatuaren burutzeaz berriz Domingo de Ancia eta Miguel de Ayestaran arduratu ziren, 1612ko Martxorako bukatu zutelarik.
1604ean Ambrosio de Bengoetxea, Asteasuko eskultoreari egiteko eskatu zitzaion erretablo nagusia 1615an amaitu zen. Juan de Basayaz eta Bartolome de Luzuriaga aritu ziren perito gisa 1616an Jeronimo de Larrea eta Domingo de Goroak beste errekonozimendu eta tasaketa bat egin zuten.
Elizako lanak geldi egon ziren 1612tik 1660era doan epe luze batez; 1650ean Maneul de Rekaldek ekiten die berriro 1658an Agustin de Lizarragak jarraituz. Azken hau 1662an hil zen lanak bukatu gabe utzirik.
Dorrea XVIII mendean eraiki zen.
Mª Asunción Arrazolak "Renacimiento en Gipuzkoa" liburuan ematen dizkigun datuen arabera, San Frantzisko elizako erretaula nagusia Anbrosio Bengoetxea eskultoreak, Antxietaren eskolakoak, diseinatu eta egin zuen 1604tik 1609ra bitartean. Jarri, berriz, 1615ean jarri zuten, elizako obrak amaitu zituztenean.
Beharbada, lehen ataleko bi erliebeak eta santu batzuen tailak egin zituen Bengoetxeak berak. Gainerako lanak, berriz, bere tailerrean lanegiten zutenek eginak omen dira.
Harlangaitzezko murruekin eraikitako kokmentu honek, frantziskotarren komentu-arkitekturaren laztasun eta gartxutasunaren zantzuak daramatza.
Elizak gurutze latinezko oinplanoa du, nabe bakarrekoa, ilargiskaz hornituriko kanoi-gangak estalita; gurutzadura, berriz, pintura freskoz dekoratutako kupula esferiko batek estaltzen du. Bere kanpoko murruak harlanduzkoak dira, kontrahorma handiekin, eta estalkiaren egitura zurezkoa du.
Bere fatxada nagusia gailentzen da oso latza eta soila, beheko parte arkupetu batek eta goikoi parte batek eratua, non hiru leiho irekitzen bait diren beheko erdi-puntuko hiru arkuen bertikalean. Erdiko leihoa, beste biak baino handiago, saihets banatara harmarri bat duela ageri da.
Eraikin hau kultur ondasun kalifikatu izendatuta dago, 1964ko urtarrilaren 17ko Ebazpenez.

SUBENTZIONATUTAKO OBRAK
Elizaren teilatuen konpontzea, gangen parte batzuetako egituren konpontzea eta sendatzea eta gurutzaduraren egituraren berrikustera barne. Erretaula nagusia zaharberritzea.

SUBENTZIOAREN ZENBATEKOA
1986ko Plana: 14.000.000 pta.
1994ko Plana: 5.500.000 pta.


TOLOSA

Situación del pueblo. Pulse para ver el plano b5m
B5m planoa

    IRUDIAK

  • irudia
  • irudia
  • irudia
  • irudia
  • irudia
Licencia Creative Commons. Pulse aquí para leerla
2009 Kultura, Gazteria eta Kirol Departamentua - Gipuzkoako Foru Aldundia
Logotipo Gipuzkoa.net. Pulsar para ir a la página de Gipuzkoa.net