gipuzkoakultura.net

Logo de la Diputación Foral de Gipuzkoa
Logotipo gipuzkoakultura
2024ko abenduak 6, ostirala

 

select * from iglesias where id = '597'

SANTA KLARA

Irudia

Monastegi gipuzkoarretan ohi denez, propioki komentua dena, bi plantatan antolatzen da patio zentral baten inguruan.
Nabe bakarreko eliza honen gurutze latindarreko planta, kanoi-gangek estaltzen dutelarik.
XVIII. mendeko komentu gipuzkoarretan sarri ematen den egoera zera da, Komunitatea eratzeko sustarra fundatzaileen etxe-bizitza pribatuetan izatea.
Kasu honetan, Magdalena ermita haserako egoitzat bazterturi, hiriko harresitik kanpo bait zegoen, Miguel Perez de Mendiola fundatzailearen jabegoko Iturrizako dorretxean ezarri zen lehen klarisa komunitatea, 1612ko Irailaren 2ko data duen fundazio-agirian azaltzen denez.
Komentua hiribildutik kanpo ezartzea onartu zelarik, Nafarroako atea eta zubiaren aurrean, hain zuzen, gaur egungo kokalekuan eraikin bat altxatzeko kudeaketak hasi ziren 1655ean.
Juan Urrutai eta Joaquin Zabaleta, "indiano" tolosarren dohaintza eskuzabalari esker burututako obren ondoren behin betiko egoitzan finkatu zen komunitatea 1666an.
Halere, egun dakusagun komentu multzoa, geroago egindako gaineko berrikuntzen emaitza da.
Eliza XVIII. mendeko hasieran eraiki zen, Miguel Muñoa, Francisco Lete eta Francisco Ormaetxea harginekin. Barnekaldean Sagrarioa da nabarmentzekoa, Juan Antxietari egotzia, eta dirudienez Santa Maria elizatik datorrena. Erretaula 1744ean diseinatu zuen Ignacio Iberok.
Eraikin hau kultur ondasun kalifikatu izendatuta dago, 1964ko urtarrilaren 17ko Ebazpenez.

SUBENTZIONATUTAKO OBRAK
Erretaulen konponketa, sendoketa, garbiketa eta tratamendu berezi, intsektu xilofagoen erasoaz serioski kaltetuak bait zeuden, eliaren estaldura osoaren errestaurazioa, sendoketa, konponketa edo aldaketa fatxada nagusiko teilategaleen tailatutako zuburetan eta Organoaren zaharberritzea. Fatxadak garbitu eta zaharberritu.

SUBENTZIOAREN ZENBATEKOA
1987ko Plana: 6.000.000 pta.
1988ko Plana: 7.800.000 pta.
1989ko Plana: 6.000.000 pta.
1994ko Plana: 5.000.000 pta.
1997ko Plana: 1.500.000 pta.
2009ko Plana: 75.000 €

TOLOSA

Situación del pueblo. Pulse para ver el plano b5m
B5m planoa

    IRUDIAK

  • irudia
  • irudia
  • irudia
  • irudia
  • irudia
  • irudia
Licencia Creative Commons. Pulse aquí para leerla
2009 Kultura, Gazteria eta Kirol Departamentua - Gipuzkoako Foru Aldundia
Logotipo Gipuzkoa.net. Pulsar para ir a la página de Gipuzkoa.net