Behesolairu et hiru plantaz osaturiko jauregi urbano honek, artekorma bat du eta gainerako hiru hormak bi kale eta kalezulo batera ematen dute, hurrenez hurren. Lnauriko teilategalez hornituriko bi isurkiko estaldura du. Barne egitura zurezkoa da. Silarrizko horma fatxada nagusian, gainerakoan manposteriako hormak. Armarria fatxada nagusian.
Atodo izeneko leinuak Albizturren du jatorria. Leinu honek, bestalde, XVI. eta XVII: mendeetako pertsonaia garrantzitsuak ekarri zituen.
Eraikin hau kultur ondasun kalifikatu izendatuta dago, 1964ko urtarrilaren 17ko Ebazpenez.
SUBENTZIONATUTAKO OBRAK
Estaldura berritzea, zurezko egitura mantentzea eta landuriko teilategalen eta fatxada nagusia zaharberritzea.
SUBENTZIOAREN ZENBATEKOA
1987ko Plana: 7.500.000 pta.
1999ko Plana: 1.200.000 pta.
2004ko Plana: 48.000 €