gipuzkoakultura.net

Logo de la Diputación Foral de Gipuzkoa
Logotipo gipuzkoakultura
2024ko azaroak 24, igandea

 

select * from iglesias where id = '6'

ANDRE MARIAREN ZERURATZEA

Irudia

Eliza hau XVI mendea baino lehen egin zela baieztatu ahal izaeko dokumentu frogarik ez daukagu.
Badakigu 1547 urtean Adunako Eliza parrokialean zilarrezko kurutze bat egiteko kontratua egin zela.
Halere, kontuan izanik bertako portada arku zorrotzean arkiboltak dituna eta aldameneko aldareko Kristo gotikoa, pentsatzekoa da eliza hau XVI mende aurrekoa dela.
Bestalde, tenplu barroko elementu arkitektonikoek eta batez ere eustarriek, guztiak ezaugarri gotikoak, eliza honen berriztatze garaia XVI mendearen lehen zatian kokatzen dute.
Koruaren eraikuntza data, honi eusten dion harrizko arku beheratuan dagoen inskripzioak ematen digu: 1599 urtea.
Hasera batean, elizak nabe bakar bat izango zuen, XVI mendearen amaieran edo XVII mendearen haseran aldamenetako bi kaperak erantsiko zitzaizkiolarik.
Eliza nabe bakarrekoa da, bi ataletan banatua; horietan zabalena absideari dagokio eta hau poligonala da.
Bi kaperarekin kontatzen du presbiterioaren alde banatara eta koru batekin, arku beheratu zabal batek eusten diola.
Nabearen bi atalak gurutze-gangen bidez estaliak daude eta huek sostengu-mota desberdin baina ezaugarri gotikoduneta (Koloma zilindrikoak, kolomaerdi zilindrikoak eta lurzoruraino iristen ez diren kolomatxo-baletan) deskargatzen dira. Sakristian -gurutze-ganga batek estalia hau ere-, mentsuletan irozotzen dira nerbioak.
Dorrea oinplano angeluzuzenekoa da eta estalki piramidal batean errematatua bera, gorputz nagusia beste lau piramide txikik inguratzen dutela.
Sarrera tenpluaren oinaldetik egiten da, arkiboltazko portada handitik zehar, epistolaren albotik L itxuran luzatzen den zurezko egiturazko eliz atari batek babesten duena.
Buru horren egitura 1970ean sendotu egin zuten, hormigoi eta burdinez.
Erretaula nagusiari dagokionez, hauxe esan dezakegu: Pedro Latixerak 202 dukaten ordainketa erreklamatu ziola Adunako Biltzarrari 1648. urtean, bertako parrokian egindako eskultura lanak zirela medio. Nahiz eta artelari horrek erretaula egin zuenik ziurtatzerik ez dugun, bere ezaugarriei begiratuta XVII. mendearen bigarren erdikoen artean sar liteke, zalantzarik ez dago.

SUBENTZIONATUTAKO OBRAK
Teilatua zeharo berritzea, elizaren barnealdea egokitzea, zurezko egituraren eta arkupeko teilatuaren konpontzea eta erretaula nagusia antixilofagoen contra tratatzea eta zaharberritzea.

SUBENTZIOAREN ZENBATEKOA
1985eko Plana: 500.000 pta.
1989ko Plana: 6.600.000 pta.
2007ko Plana: 35.000 €


ADUNA

Situación del pueblo. Pulse para ver el plano b5m
B5m planoa

    IRUDIAK

  • irudia
  • irudia
  • irudia
Licencia Creative Commons. Pulse aquí para leerla
2009 Kultura, Gazteria eta Kirol Departamentua - Gipuzkoako Foru Aldundia
Logotipo Gipuzkoa.net. Pulsar para ir a la página de Gipuzkoa.net