gipuzkoakultura.net

Logo de la Diputación Foral de Gipuzkoa
Logotipo gipuzkoakultura
2024ko apirilak 26, ostirala

 

select * from iglesias where id = '601'

INTXURKO KASTROA

Irudia

Aldabako Intxur mendian aurkitu erromatarren aurreko kastro baten aztarnak dira. Muinoaren gainkalde, harriz eta lurrez gauzaturiko hiru edo lau harresi artifizialez inguraturik aurkitzen da. Barnekaldean, burutu ziren lehenengo indusketetan material bereko eraikin hondarrak aurkitu ziren.
1982an ARANZADI zientzia elkarteak argitaraturiko "Carta Arqueologica de Gipuzkoa" deitu azterketan, Intxurreko kastro honen balizko kronologia Burdin Aroan proposatzen da.
1957-1959 urteren artean Joxemiel Barandiaran etnologoak indusketa batzuk burutu zituen bertan.
Leku hau kultur ondasun kalifikatu izendatuta dago, Eusko Jaurlaritzaren 2000ko uztailaren 18ko 146/2000 Dekretuaren bidez.

SUBENTZIONATUTAKO OBRAK
Terreno hauen jabeari mendiaren garbiketa lanetan baliabide mekaniko eta makineria astuna erabiltzea debekatu zaionez, eta bertan betabereen ustiakuntza burutzeko asmoa izanik, ondorengo subentzioaren zenbatekoa eman zaio bertan sortu litezkeen kalteengatik.

SUBENTZIOAREN ZENBATEKOA
1990eko Plana: 1.500.000 pta.


TOLOSA

Situación del pueblo. Pulse para ver el plano b5m
B5m planoa

    IRUDIAK

  • irudia
  • irudia
  • irudia
  • irudia
Licencia Creative Commons. Pulse aquí para leerla
2009 Kultura, Gazteria eta Kirol Departamentua - Gipuzkoako Foru Aldundia
Logotipo Gipuzkoa.net. Pulsar para ir a la página de Gipuzkoa.net