gipuzkoakultura.net

Logo de la Diputación Foral de Gipuzkoa
Logotipo gipuzkoakultura
2024ko apirilak 25, osteguna

 

select * from iglesias where id = '608'

IGARATZA

Irudia

Urbiako belardi eta saroietan urte batzuk lehenago planteatu zen arazo berbera planteatu zen 1940 urte aldera Igaratzako saroietan. Urbiakoak Gipuzkoa eta Arabako Parzoneria Nagusiari zegozkien eta Igaratzakoak berriz Enirio-Aralarko Batasuna deitutako lurretan daude eta biak Gipuzkoan mendi eta larreak aprobetxatzeko antzinako moduen tradizioa dira.
Igaratzako kasuna artzaiek bide luzea egin behar izaten zuten igandeko mezara joateko, gertueneko elizak Aralarko San Migel edo Abaltzisketa, Zaldibia edo Amezketa herrietakoak bait ziren.
Arrazoi horregatik erabaki zen ermita bat eraikitzea Igaratzako mendi babes-etxearen inguruan.
Ermita edo kapera berria, Urbiakoak bezala Arantzazuko Amabirjinaren izena darama eta 1946ko Irailaren 15ean inauguratu zen bedeinkazio zeremoina eta lehen meza baten bitartez.
Hasiera batean erabaki zen mezak igandez Maiatzaren 1etik Azaroaren 1era bitartean ematea. Beranduago, meza Maiatzeko hirugarren igandetik Urriko hirugarren igandea bitarteko igandeetan ematea erabaki zen.
Meza emateearen ardura Lazkaoko Aita Beneditarren eskuetan geratu zen.
Dagoen ohitura baten arauera, Aralarko San Migelen irudia Igaratzako ermitara eramaten da urtero Abuztuko bigarren igandean, meza nagusi bat eta jarraian erromeria ospatzen delarik.Antzinako eta gurtutako San Migel irudiak egun horretan bakarrik bisitatzen du Gipuzkoako probintzia.
Oinplano angeluzuzeneko kaperatxoa albo-eranskin batekin aldarearen partean, kareharri landugabeekin eta bi isuriko hormigoizko estalkiarekin eraikia.
Bere aurpegi nagusian, sarrera-zerbitzua egiten duen eta metalezko ate edo sare batekin ixten den hutsune dinteldu zabal bat erakusten du.
Barnean, paretak zurituak daude erdiz gora, bertan bi bao txiki irekitzen direlarik.
Albo-hormen beheko partea zurezko friso arrunt batek estalia dago, banku korritu biri bizkarralde-zerbitzua eginez.
Arku beheratuko hutsune sinple batek azpatzen du aldarea.
Zoladura kareharrizko lauzazkoa da, eta sabaia zurezko habeekiko bilbapen batekin dekoratzen da.

SUBENTZIONATUTAKO OBRAK
Barneko paramentuak apailamentzea eta sarrerako metalezko atea konpontzea.

SUBENTZIOAREN ZENBATEKOA
1983ko Plana: 300.000 pta.


ENIRIO ARALAR

Situación del pueblo. Pulse para ver el plano b5m
B5m planoa

    IRUDIAK

  • irudia
  • irudia
  • irudia
  • irudia
  • irudia
  • irudia
  • irudia
  • irudia
  • irudia
  • irudia
Licencia Creative Commons. Pulse aquí para leerla
2009 Kultura, Gazteria eta Kirol Departamentua - Gipuzkoako Foru Aldundia
Logotipo Gipuzkoa.net. Pulsar para ir a la página de Gipuzkoa.net