gipuzkoakultura.net

Logo de la Diputación Foral de Gipuzkoa
Logotipo gipuzkoakultura
2024ko apirilak 24, asteazkena

 

select * from iglesias where id = '609'

ERROTABERRI

Irudia

Tratado de Molinología. Los molinos de Gipuzkoa izeneko liburuan, Antxon Agirre Sorondok errota honi buruzko informazio ugari ematen du. Errotaberria deitzen dio, eta 1418an dagoeneko bazen horren berri. Garai hartan, Hernaniko hiribilduarena zen, Juan Martínez de Ayerdirena, hain zuzen ere.
1611n Errotaberri errotak Hernaniko dokumentazioan azlatzeari utzi zion, eta harrezkero Urnietako udalari lotua gelditu zela uler daiteke.
Gaur egun, bi udalen arteko mugan dago. Urnietako udalerriarenak diren lursailetan bada ere. Badirudi berrogeigarren hamarkadan utzi ziola errota gisa lan egiteari.
Edi eroria bazegoen ere, azken urteetan utzita egon baitzen, gaur egungo jabeek honako helburu hauek ezarri zituzten, alegia, sasietan galdutako azpiegiturak berreskuratu, eraikina berreraiki eta burdinazko bi turtukiek eragindako bi pare harri jartzea.

SUBENTZIONATUTAKO OBRAK
Kontua errotaren oroimen historikoa berreskuratzea zen, ingurunearen baldintzak hobetzea eta balio etnografiko eta didaktikoa kontuan hartuta, ondorengo belaunaldiei gaur egun ia desagertuta dauden jarduera bat eta teknologia batzuen eredu hauek uztearekin batera.

SUBENTZIOAREN ZENBATEKOA
1995eko Plana: 1.400.000 pta.


URNIETA

Situación del pueblo. Pulse para ver el plano b5m
B5m planoa

    IRUDIAK

  • irudia
  • irudia
  • irudia
  • irudia
  • irudia
  • irudia
  • irudia
  • irudia
  • irudia
  • irudia
Licencia Creative Commons. Pulse aquí para leerla
2009 Kultura, Gazteria eta Kirol Departamentua - Gipuzkoako Foru Aldundia
Logotipo Gipuzkoa.net. Pulsar para ir a la página de Gipuzkoa.net