Iparragirre kaleko 14 zenbakian dago, hain zuzen ere ertaroko lu-zatiketan definitutako orubean bertan. "Bikariokoa" esaten zaion etxea. Kale-etxea da, beste batzuen artean kokatua, eta XVI. mendeko etxeen ezaugarriak ditu. Aurrean eta atzean kaleak ditu eta bietara dauzka fatxadak. Behe-solairuaz gainera bi oin ditu. Teilatua bi isurkikoa da eta gailurra fatxada nagusiaren paraleloa du.
Barrualdea oso aldatua du baina kanpotik, ordea, jatorrizko ezaugarri arkitektoniko asko beren horretan ditu oraindik fatxada nagusian, esate baterako moldaera erregularrez jarritako hareharri landuak, sareran dobelarriz egina duen puntu erdiko arkua, leihoetan harrizko molduraz eginak dituen barlasaiak eta teilatuan duen hegal bikoitza, zuburu landuak dituena.
SUBENTZIONATUTAKO OBRAK
Teilatua eta hegaleko zuburuak zaharberritzea.
SUBENTZIOAREN ZENBATEKOA
1991eko Plana: 1.500.000 pta.