gipuzkoakultura.net

Logo de la Diputación Foral de Gipuzkoa
Logotipo gipuzkoakultura
2024ko apirilak 25, osteguna

 

select * from iglesias where id = '613'

SALBATORE

Irudia

Erdi aroan egindako eliza honek aurreko eraikuntza baten gainean egin zen egungoaren berrereiketa XVI mendearen bigarren erdian. Hasierako haren hondar posible bezala honako hauek geratzen zaizkigu: bi portada, bata arku zorrotzezkoa eta bestea erdi-puntuko arkuzkoa, hiru lehiate erdibituak gaur hesituak daudenak, zenbait gezileiho, kanpo aldeko murruen beheko aldeko erdia, eta abar.
Lanak 1563an hasi bide ziren.
Ezaguna da 1583 baino lehen Joan de Ibarrolak lanekin arduratzeko konpromezua hartu zuela, baina hasi aurretik hil egin zen.
1583ko urte honetan Salbatore elizako lanetan, Domingo de Legarra eta Domingo eta Francisco Marrubiza hargin-maixuak ari ziren.
Badirudi eman zitzaizkien lanak 1591rako amaitu zituztela, urte honetan Domingo de Cardaveraz eta Domingo de Asteasuri eskatzen bait zaie haien azterketa egin dezaten.
1748tik 1771ra bitartean sakristia eta dorrearen errematea eraiki ziren. Azken hau Francisco de Iberok egin zuen. Garai honetakoak dira alboko bi erretabloak ere.
Atariko klaustroa 1910 eta 1930 artean eraiki zen. Aldi honetan barrualdean koru altua burutu eta ifar aldeko murruan bi arku zabaldu ziren, bi aldare bikainentzat lekua eginez. Garai honetakoak dira organoa, koruko silleria eta pulpituak.
Saloi-oinplanoko eliza, hiru ataleko nabe bakar eta abside poligonalarekin.
Gangak gurutzezkoak dira eta beren nerbioak harroin gotiko eta kapitel errenazentistekiko murruei eratxekitako koloma-baletan irozotzen dira.
Lehan atalean, elizaren oinaldean, korua aurkitzen da, egitura modernoko hiru arkuk eusten diotela; mutur batean, eta elizari eratxekita, dorrea aurkitzen da, oinplano lauangeluarra, kanpandorre barroko bikain batean errematatua.
Sarrera nagusia epistola-albotik egiten da, bere luzera guztian harlanduz eta zurezko estalkiarekin eraikitako erdipuntuko hiru arkuzko atari batek babestuta.

SUBENTZIONATUTAKO OBRAK
Konponketa-lanak eta eliz atariaren estalkian eta estalduraren zurezko elementuei tratamendu bakterizida ematea eta zertxabururen iragazkaizpena. Koroa eta organoa zaharberritzea.

SUBENTZIOAREN ZENBATEKOA
1983ko Plana: 1.000.000 pta.
1987ko Plana: 12.500.000 pta.
1988ko Plana: 5.650.000 pta.
2007ko Plana: 120.000 €
2008ko Plana: 180.000 €
2009ko Plana: 30.000 €

USURBIL

Situación del pueblo. Pulse para ver el plano b5m
B5m planoa

    IRUDIAK

  • irudia
  • irudia
  • irudia
  • irudia
  • irudia
  • irudia
  • irudia
Licencia Creative Commons. Pulse aquí para leerla
2009 Kultura, Gazteria eta Kirol Departamentua - Gipuzkoako Foru Aldundia
Logotipo Gipuzkoa.net. Pulsar para ir a la página de Gipuzkoa.net