gipuzkoakultura.net

Logo de la Diputación Foral de Gipuzkoa
Logotipo gipuzkoakultura
2024ko martxoak 28, osteguna

 

select * from iglesias where id = '614'

SAN ESTEBAN

Irudia

Alfonso VIII.kin Gipuzkoa Castillari elkartu zitzaion dokumentu apokrifo batean agertzen den San Esteban Monastegi batean oinarrituz zenbait idazlek baseliza hau XII mendekoa dela diote.
Alabaian, tenplu hori buruzko dokumentu frogak 1548 urtetik aurrerakoak dira, data honetan Elena de Murguiak bere testamentuan erabaki zuen bi dukat gordeko zirela Marimartin eta Ana "Santistebango mojentzat".
1601 urteko idatzi batean ermita hau "Hoako Santistebango basetxea" deitzen zaio.
Leku horretan Komentu bat egon zelako frogak badaude, dirudienez 1590 aldera itxi zelarik komentua.
Lope de Isastik 1625ean idatzi zuen "Compendio Historial" liburuan Urdaiga auzoan kokatutako San Esteban ermita aipatzen duenean, esaten du "garai batean mojen monastegia izan zen eta bertan dago ezarrita eskualdean entzuten den kanpai-erlojua".
1635 urtean serora kargua Catalina de Barcaizteguik zeraman eta 1724an Maria Ana de Unanuek.
Ermita honetan burua zulo batean sartzeko ohitura dago, tradizio hori Euskadiko beste eliza batzuetan ere badagoen bezala.
Oinplano angeluzuzeneko baseliza, bi irozkai-pare librek altuera berdineko hiru nabetan zatitzen dutela.
Irozkaien beheko erdia hareharrizko koloma klasikoz eratua dago. Horien gainean hormigoi edo zurezko euskarri lauangeluarrak bermatzen dira, sabai laun bati eutsiz.
Erdiko nabea, alboetakoak baino zabalagoa da eta erdipuntuko garaipen-arku batek azpatutako aside angeluzuzen batean luzatzen da, kanoi-erdiko gangarekin estalita. Aldare nagusia erretablo erromanista interesgarri batek presiditzen du.
Albo-nabeen burualdeetan aldare bana doa, eta hauen erretabloek erretablo nagusiaren garai berekoak direla ematen dute.
Koru handi bat aurkitzen da oinaldean, zurezko egiturarekin.
Ermitarako sarrera, dobela handizko arku zorrotzetan egindako portada babesten duen atari itxi batetik egiten da.
Murruak hareharri landuzkoak dira.
Dorrea, oinplano lauangeluarrekoa, gainerakoa guztia desitxuratu egiten duen hormigoizko kanpandorre batekin errematatua dago.

SUBENTZIONATUTAKO OBRAK
Estalkiak berritzea, zurezko egituraren intsektu xilofagoen aurkako tratamendua ematea eta fatxadako hormak saneatzea eta sendotzea.

SUBENTZIOAREN ZENBATEKOA
1983ko Plana: 500.000 pta.
1989ko Plana: 6.000.000 pta.
1990eko Plana: 2.600.000 pta.
2003ko Plana: 6.000 €
2005eko Plana: 9.000 €


USURBIL

Situación del pueblo. Pulse para ver el plano b5m
B5m planoa

    IRUDIAK

  • irudia
  • irudia
Licencia Creative Commons. Pulse aquí para leerla
2009 Kultura, Gazteria eta Kirol Departamentua - Gipuzkoako Foru Aldundia
Logotipo Gipuzkoa.net. Pulsar para ir a la página de Gipuzkoa.net