Jauregi itxurako eraikin isolatu hau, hirigunetik kanpo lekutzen da. Planta errektangularra eta hiru altuera; lau isurkiko estaldura. Atzeko fatxadari erantsiriko gorputz errektangularra. Fatxada nagusian, lehenengo plantari bide ematen dion bi tramuko eskailera. Eskantzu, kofaguneen inguru, inposta eta erlaitzetan silarriz entokaturiko manposteriako hormak. Fatxada nagusiaren goikaldeko erdialdean, armarri handia.
Atxegatarren leinua, Ertaroan, Usurbilgo leinurik nagusiena eta Ganbotarren aldeko Ahaide Nagusietariko bat izan zen.
Familia honen jatorrizko sortetxeari dagokionean, bertsio desberdinak ematen dira.
Egungo eraikina, seguruenik, XVIII. mendean egin zen.
Eraikin hau kultur ondasun kalifikatu izendatuta dago, 1979ko urriaren 30eko Ebazpenez.
SUBENTZIONATUTAKO OBRAK
Lehen fase batean, jauregiaren estaldurak konpondu dira, eta eraikinaren narriadura ekidin eta berehalako etorkizun batean eraikinaren errehabilitazio osoa errazteko xedez, fatxadako kofaguneak itxi egin dira.
SUBENTZIOAREN ZENBATEKOA
1989ko Plana: 2.360.000 pta.