gipuzkoakultura.net

Logo de la Diputación Foral de Gipuzkoa
Logotipo gipuzkoakultura
2024ko abenduak 26, osteguna

 

select * from iglesias where id = '617'

KONTSEJUZAR

Irudia

Antzinako etxea dugu Kontsejuzar izenekoa. Seguru asko XVI. mendean eraikia da. XVIII. mendean eraberritu bidea zuten, "herriko etxea" izateko, eta hortik datorkio izena.
Lau fatxadak agerian ditu eta etxe txikia da, oinplano errektangularraz eta lau isurkiko teilatuarekin egina. Hormak harlangaitzezkoak ditu eta entokatuta eta margotuta dauzka. Albo-fatxada batean puntu erdiko arkua du, fatxada nagusiko sarreran puntu erdiko beste arku bat, dobelarri haundiz egina, eta fatxada bereko goiko aldean arku konopialezko leihate bikoitza.
Barruko egitura egurrezkoa zuen.
Eraikin hau kultur ondasun kalifikatu izendatuta dago, 1964ko urtarrilaren 17ko Ebazpenez.

SUBENTZIONATUTAKO OBRAK
Hormigoi harmatuzko egitura sartu behar izan da beheko bi oinetan, etxebizitzarako erabiltzen direnetan, teilatupean zeukan egurrezko egitura, ordea, ahal dela errekuperatu egin da.

SUBENTZIOAREN ZENBATEKOA
1993ko Plana: 1.500.000 pta.


USURBIL

Situación del pueblo. Pulse para ver el plano b5m
B5m planoa

    IRUDIAK

  • irudia
  • irudia
  • irudia
Licencia Creative Commons. Pulse aquí para leerla
2009 Kultura, Gazteria eta Kirol Departamentua - Gipuzkoako Foru Aldundia
Logotipo Gipuzkoa.net. Pulsar para ir a la página de Gipuzkoa.net