Oinplano karratuko baserria da eta teilatua bi isurkikoa du. Bi etxebizitza ditu barruan gaurregun.
Duen elementurik deigarriena arku zorrotzeko portada bat da, hareharri landuz egindako hiru arkibolta dituena. Harrigarria badiruri ere, ikuilura sartzeko du bertan gaurregun.
Gipuzkoan ez dakigu ba ote dagoen horrelako arkurik duen beste eraikin zibilen bat, batez ere elizetan ikusten bitira ezaugarri horietakoak. Pentsa liteke baserri bihurtutako baseliza zahar baten arrastoak direla horiek, baina han inoiz ermitarik izan den berririk ez dugu batere. Balitek, ordea, arku hori eta ondoan dituen harlanduzko elementuak beste nonbaitetik ekarritakoak eta horma horretan ostera muntatuak izatea.
Edonola ere, gauza segurua da baserria oso antzinakoa dela, izan ere beste fatxada batean dobelaz egindako bi portada ditu, putnu erdiko arkuan moldatuak; bat behe oinean dago eta bestea goiko solairuan, eta biak beteta edo itsututa daude gaurregun. Goikoak, gainera, armarri txiki bat du landua giltzarrian eta, zalantzarik gabe, XVI. mendekoa da.
SUBENTZIONATUTAKO OBRAK
Teilatuan egin beharreko konponketa eta barruan duen egurrezko egitura sendotzea.
SUBENTZIOAREN ZENBATEKOA
1994ko Plana: 800.000 pta.