Antzinako oinetxea da hauxe eta guregana kronologikoki XV. mendearen azken urteetan edo XVI: mendearen hasieran koka daitezkeen eraikuntza elementuak bere horretan gordeta iritsi da, alegia, aparailu gotikoko horma zatiak, arku zorrotzeko ate dobeladuna tailatutako giltzarriarekin, habeko dolare zahar bat, ia oso-osorik, etab.
Teilatutik sartzen zen euri urak egurrezko barne egitura bikaina arriskuan jartzen zuen.
SUBENTZIONATUTAKO OBRAK
Teilatu osoa konpontzea.
SUBENTZIOAREN ZENBATEKOA
1997ko Plana: 1.150.000 pta.