Don Lope Iñiguez de Tajonarrek Santa Fe de Champayn monastegia San Miguel de Excelsisi eman zioneko dokumentuka data mugaturik ez badu ere, Garzia Ramirez Nafarroako errege izan zen garaikoa (1134-1150), dela esan liteke, eta hau honela izanik gaurko Santa Fe elizaren jatorria ere urte haietakoa litzateke.
Oraindik gordetzen den ponte erromaniko interesgarria agertzen da tenpluaren antzinako garaietako lekuko nagusi bezala.
Gaur ezagutzen dugun eliza ostera, XVI mendean hasitako berritze lanen emaitza da, XVII eta XVIIImendeetan ere aldaketa eta zabaltze lan nabariak egin bazitzaizkion ere.
Datu dokumentalik ez badago ere, elementu arkitektonikoen azterketa estilistikoak, portada, barruko euskarri eta gangenak nagusiki, nahiko garbi adierazten digute tenpluaren eraikitze prozesua.
XVI mendeko berriztapenak hasi zirenean, absidea tenpluaren egungo atzekaldean kokaturik zegoen. Mende honen bukaeran hiru ataletako nabe bakarra zuen, dobela handidun erdi-puntuko arkuzko arkupe batetatik sarrera egin zitekelarik.
XVII mendean egin zen elizaren zabaltzea, gaur duen barroko estiloko gurutzadura eta abside berria erantsiz.
Elizaren jarrera aldaketaren ondoren, lehen burualdea zegoen lekuan korua eraiki zen eta Jeronimo de Larreak aldare nagusiko erretabloa egin zuen. Sarrera nagusiko egurrezko ateak 1686 urtea darama inskribaturik.
XVIII mendearen bukaeran, edo XIXan beharbada, neoklasiko tankerako egungo fatxada nagusiko arkupea eraiki zen, dorrea alde bietatik distantzia berdinera zuela.
Orain aspaldi ez dela alboko arkupeari areto parrokialak gainjarri zaizkio.
Gurutze latinezko oinplanoa duen tenplua, nabe bakarrekoa, zortzialdeko absidearekin.
Nabea osatzen duten bost ataletako lehena ere zortizaldekoa da, horixe bait zen garai batean elizaren absidea.
Gurutze-gangez estalia dago nabea bere lehen lau ataletan, eta gurutzadura eta honen besoak kanoi-erdiko gangekin, erdi-puntuko fajoi-arkutan irozotuz.
Irozkaien barietatea nabarmentzen da, eliza egin zeneko garai desberdinen segida argiro erakusten duela: kapitel gotikozko koloma erdi-zilindrikoak, lurzoruraino iristen ez diren koloma erdizirkularrak, kapitel klasikoarekin jasotako koloma erdizilindrikoak eta harrizko erlaiz batez elkarlotutako mentsula barrokoak gurutzaduran eta absidean.
Dorrea, lauangeluarra, elizari erantsia doa, honen oinaldean.
SUBENTZIONATUTAKO OBRAK
Teilatua konpontzea eta barnealdea apailamentzea.
SUBENTZIOAREN ZENBATEKOA
1983ko Plana: 1.500.000 pta.
1984ko Plana: 2.000.000 pta.
2006ko Plana: 20.754 €