Laukizuzen formako oina eta bi isurialdeko teilatua ditu. Bi solairukoa da. Harri-horma luzituak ditu, eta lehen solairuan, harlandu kateak horma izkinetan. Lehen solairuan eta ganbaran, egur bertikal eta zeharkakoz osatutako armazoia dute hormek, eta zati pasiboak luzituta eta zurituta daude. Aldameneko fatxadan hormigoizko mandio zubia dago.
SUBENTZIONATUTAKO OBRAK
Estalkia birgaitzea eta zurezko egitura sendotzea.
SUBENTZIOAREN ZENBATEKOA
1999ko Plana: 900.000 pta.