Laukizuzen formako oina eta bi isurialdeko teilatua ditu. Bi solairu. Harri-horma luzituak ditu, eta harlandu kateak horma izkinetan. Lehen solairutik gora, itxiera hormek egur bertikal eta horizontalez osatutako armazoia dute eta, zati pasiboetan, horma-harria. Fatxadan atxikita ogi labea dago. Leihatilez ixten diren leiho batzuk dauzka oraindik. Atzeko fatxadak ere egurrezko armazoia du, baita bi solairuko eranskin bat ere, etxebizitza luzatzeko. Barrualdean, aipatzekoa du beheko sua, paretari atxikia.
SUBENTZIONATUTAKO OBRAK
Estalkia birgaitzea eta zurezko egitura sendotzea.
SUBENTZIOAREN ZENBATEKOA
2000ko Plana: 600.000 pta.