Eraikin honek laukizuzen formako oina, bi solairu eta bi isurialdeko teilatua ditu. Behe solairuan hormak harrizkoak dira, eta lehenengoan, berriz, egurrezko armazoia dute, habe horizontal, bertikal eta zeharkakoz osatua, zati pasiboetan harri-horma eta adreiluzko adabaki bat dagoela. Fatxada nagusian oholez egindako eranskin bat dauka, isurialde bakarreko estalkia duena. Ganbararako sarbide bikoitza du, egurrezko eta hormigoizko mandio zubiekin. Alde bateko fatxadan beste eranskin bat dauka, hiru isurialdeko estalkia duena, harraska dagoen tokia. Oso baserri zahar eta polita da.
SUBENTZIONATUTAKO OBRAK
Zurezko egitura sendotzea eta indartzea.
SUBENTZIOAREN ZENBATEKOA
2003ko Plana: 18.000 €
2005eko Plana: 15.000 €