gipuzkoakultura.net

Logo de la Diputación Foral de Gipuzkoa
Logotipo gipuzkoakultura
2024ko martxoak 28, osteguna

 

select * from iglesias where id = '642'

SANTA MARINA

Irudia

Santa Marina baseliza Zarauzko herrigune zaharrean dago. Kapera txiki bat da izatez, eta kalena elementu bereizgarria suertatzen delako da deigarria, ez baitu bestela balio arkitektoniko nabarmenik.
Ikuspegi historikotik begiratuta, kapera hau oso antzina han zegoen baselizaren jarraipena da. Baseliza zahar hartakoak izango dira, seguru asko, oraindaino iraun duten egur polikromatuko tailak. Gaurregungo kapera 1932an berreraikia da.
Interesgarriak dira, ordea, dituen hiru eskultura polikromatuak. Ezaugarriengatik, XVI: mendekoak dirudite. Bat Santa Apolonia edo San Joan Ebanjelistarena izan daiteke, bestea Santa Marinarena eta, hirugarrena, Kristo Gurutzatua da. Hiruak pieza bakarrekoak dira, atzeko aldetik hustuz eginak.
1992an baseliza zaharberritzeko eta konpontzeko lanak egin ziren, teilatutik hezetasun haundia sartzen ari baitzen. Orduan, hiru irudi horien egoera aztertu zen. Batek xilofagoak zituen, beste bietan erredurak zeuden eta hiruak polikromiak narriatuta eta oso zikinduta zeuden.

SUBENTZIONATUTAKO OBRAK
Irudiak zaharberritzea, garbiketa sakona egitea, izurri-hilkariak eta prebentziozko tratamentua ematea, gainetik emandako pinturak kentzea eta polikromiak tinkotzea.

SUBENTZIOAREN ZENBATEKOA
1983ko Plana: 400.000 pta.


ZARAUTZ

Situación del pueblo. Pulse para ver el plano b5m
B5m planoa

    IRUDIAK

  • irudia
Licencia Creative Commons. Pulse aquí para leerla
2009 Kultura, Gazteria eta Kirol Departamentua - Gipuzkoako Foru Aldundia
Logotipo Gipuzkoa.net. Pulsar para ir a la página de Gipuzkoa.net