Hirigunetik kanpoko etxegune batean dago ermita hau, gurutze latindar formako oina duena. Fatxadan ez du ia baorik. Hormak harrizkoak dira eta horma izkinak harlanduzkoak. Fatxada nagusian arkupe txiki bat dago: lau pilare kapiteldunek, haiek eusten dioten taulamenduak eta taulamendu gainean dagoen frontoi txiki batek osatzen dute.
SUBENTZIONATUTAKO OBRAK
Estalkiak birgaitzea.
SUBENTZIOAREN ZENBATEKOA
2000ko Plana: 2.000.000 pta.