gipuzkoakultura.net

Logo de la Diputación Foral de Gipuzkoa
Logotipo gipuzkoakultura
2024ko azaroak 24, igandea

 

select * from iglesias where id = '649'

SAN MARTIN

Irudia

XIV menderako ezagutzen zen nabe txiki bakarreko eliza baten gainean, ondorengo mendeetan zerbait berritze eta zabaltze lan egind ira.
Lehenengo garaiko lekukotasun gisa, ponte erromanikoa eta arku-zorrotzezko lau arkibolta dituen portada gotiko bikaina gordetzen dira.
Berritze lanak XVI mendean hasi ziren, erdipuntuko arkuzko bao errenazentistak dituen murruak jasoz eta nabearen hiru atalak gurutze-gangekin estaliz.
1688an elizako nabea hogei oin luzatu zen eta presbiterioa erantsi zitzaion, Lucas de Longa, Mendaroko arkitekto ezagunak burutu zituen planoen arabera, zabalduriko gunea estaliz. Berritze lan hauek zazpi urte iraun zuten, eta urte guzti hauetan Zegamako herriak lanerako materialak bertaraino eramanaz lagundu zuen.
17216ean Iruñeo Apezpikuari zabaltze lan berriak egiteko baimena eskatu zitzaion. 1735ean Oiartzungo Sebastian de Lecuonak aurkeztu zituen planoetan oinarrituz, gurutzadura berria, sakristia eta presbiterioa eraiki ziren, Martin de Carrera eta Zegamako Jose de Zumeta hargin-maixuen zuzendaritzapean. Lan hauek 1746an amaitu ziren.
Azkenik, 1781ean dorrearen errematea eraiki zen, neoklasiko estiloan.
Gurutze latinezko oinplanoa du eliza honek, hiru atalekok nabe bakar, gurutzadura eta abside angeluzuzenarekin.
Harroin eta kapitel gotikozko koloma erdizilindrikotan irozotzen diren gurutze-gangekin estaltzen da, lehen hiru ataletan, eta mentsula klasiko-barrokotan gurutzaduran.
Albo-atariaren barnean portada gotiko handi bat aurkitzen da, arku zorrotzeko lau arkiboltarekin.
Sarrera, gaur egun, gurutzaduraren besoetako batean kokatzen den portada barroko batetik egiten da.
Barenan, nabearen saihetsetako batean, Zumalakarregi Jeneralaren mausoleo-kapera aurkitzen da.
Eraikin hau kultur ondasun kalifikatu izendatuta dago, Eusko Jaurlaritzaren 2000ko urtarrilaren 25eko 14/2000 Dekretuaren bidez.

SUBENTZIONATUTAKO OBRAK
Teilatuaren zurezko egituraren errestauratzea eta sendotzea.

SUBENTZIOAREN ZENBATEKOA
1983ko Plana: 2.000.000 pta.
1999ko Plana: 6.500.000 pta.
2000ko Plana: 3.300.000 pta.


ZEGAMA

Situación del pueblo. Pulse para ver el plano b5m
B5m planoa

    IRUDIAK

  • irudia
  • irudia
  • irudia
  • irudia
Licencia Creative Commons. Pulse aquí para leerla
2009 Kultura, Gazteria eta Kirol Departamentua - Gipuzkoako Foru Aldundia
Logotipo Gipuzkoa.net. Pulsar para ir a la página de Gipuzkoa.net