gipuzkoakultura.net

Logo de la Diputación Foral de Gipuzkoa
Logotipo gipuzkoakultura
2024ko azaroak 23, larunbata

 

select * from iglesias where id = '650'

SAN PEDRO

Irudia

Zegamatik Otzaurtera doan errepidearen ondona dago, Aizkorriko iparraldea begibistan duela, San Pedro baeliza. Eraikin apal-apala da. Ezpataina, kanpaia edo gurutzerik ere ez duenez agerian, baselizaren ordea borda bat dela iruditu dakioke bisitariari.
Jatorriz beharbada lehenagokoa den arren, agirietan 1641. urtean aipatua da lehenbiziko aldiz, Mugurarrenek Gipuzkoako erlijio-guneei buruz argitara eman zuen liburuak dioskunez.
Oinplanoa errektangularra du, teilatua bi isurkikoa eta hormak harlangaitzezkoak, hareharriz eginak eta batere entokatu gabe.
Aspaldian ez zen mezarik ematen bertan, eta luzaroan herri eskola izan zen. Horregatik, bere hormetan lau leiho zabaldu zituzten eta atzeko aldean komun txiki bat erantsi zioten.
Fatxada nagusian ate dintelduna du eta barruan oraindik pupitre batzuk zeuden, beren aulki eta guzti, han izan zen eskolaren lekuko gisa. Era berean, erretaula xehe bat zuen bere lekuan oraindik, egurrean landutako San Pedroren irudiarekin. Haren azpian aldare bat, alde batean zuloa duena. Gipuzkoako beste baseliza batzuetako aldareetan bezalaxe. Burua zulo horretan sartu eta Kredoa errezatuz gero buruko mina kentzen omen da, herrian diotenez.
Baseliza zaharberritzeko asmoa, ordea, aurkikuntza garrantzitsu batek piztu zuen, izan ere presbiterioan harlauza haundi eta zahar bat azaldu zen, hareharrizkoa. Harriak zituen inskripzioak eta apaingarriak aztertuta, Aranzadi elkarteko adituek erromatarren garaiko hilarritzat jo zuten, Kristo ondorengo lehengo medeetakoa. Hortaz, balio arkeologiko haundia hartu zuen baselizak.
Arkeolan-ek indusketa arekeologikoak egin zituen eta aztarna erromatarrik aurkitu ez zuten arren baseliza erdi aroan erabilia izan zela frogatu zuten. Arrazoizkoa zen, gainera, hala izatea, garai hartan oso garrantzitsua izan baitzen baselizaren ondotik igarotzen zen bidea, San Adriandik barrena Gipuzkoa eta Araba komunikatzen zituena bera.
Eraikin hau kultur ondasun kalifikatu izendatuta dago, Eusko Jaurlaritzaren 2000ko urtarrilaren 25eko 14/2000 Dekretuaren bidez.

SUBENTZIONATUTAKO OBRAK
Erantsitako komuna kentzea, zabaldutako leiho ixtea, hormak egokitzea kanpotik eta barrendik, teilatua berritzea eta indusketa arkeologikoa egitea.

SUBENTZIOAREN ZENBATEKOA
1991eko Plana: 2.850.000 pta.


ZEGAMA

Situación del pueblo.

    IRUDIAK

  • irudia
  • irudia
  • irudia
  • irudia
Licencia Creative Commons. Pulse aquí para leerla
2009 Kultura, Gazteria eta Kirol Departamentua - Gipuzkoako Foru Aldundia
Logotipo Gipuzkoa.net. Pulsar para ir a la página de Gipuzkoa.net