San Bartolome ermitatik hurbil dagoen muino baten gainean kokatuta, bere izean eman diolarik, badirudi etxe hau familia garrantzitsu baten oinetxea izan zela. Horri buruz, aipatu behar da Segurako udal artxiboko 1402ko urriaren 14 dokumentu batean Zegamako kolazioko biztanle bezala, besteak beste, Juan Lopes de Handueça eta Martin d’Andueça ageri direla.
Iruñeko Elizbarrutiko Artxiboko 1658ko beste dokumentu batena, “D. Antonio de Ibarretak erretore etxe gisa utzitako Andueza izeneko etxe bat...”
Baliteke etxea bera izatea, dirudienez, geroago ospitale edo benefizencia etxea izan baitzen, eta gaur egun, udal jabegokoa izanik, erabilpen publikora dago zuzendua.
Etxeak ez du interes arkitektoniko garrantzitsurik, baina bere interes historikoa eta bere kokalekuaren garrantzi estrategikoa nahiko arrazoia ziren iraupena bermatzeko neurriak hartutak izan zitezen, azken urteotan hutsik egonda, erortzeko arriskua handia baitzen.
SUBENTZIONATUTAKO OBRAK
Estalkia berritzea eta fatxadak errestauratzea eta sendotzea.
SUBENTZIOAREN ZENBATEKOA
1997ko Plana: 2.000.000 pta.
1999ko Plana: 2.300.000 pta.