Errepide bazterrean dagoen errota txiki bat da. Errepidea zabaldu zenean bota zuten. Errotaren hondarrak berreskuratzeko lan arkeologiko bat egin zen eta eraikina berreraiki zen. Eraikin txiki bat da, laukizuzen formako oina eta bi isurialdeko estalkia dituena. Aprobetxatutako energia hidraulikoak errota txiki bat mugiarazten zuen, Intxaustiko buztinolako bernizak prestatzeko erabiltzen zena.
SUBENTZIONATUTAKO OBRAK
Errotaren eraikina eta ingurua berreskuratzea.
SUBENTZIOAREN ZENBATEKOA
2004ko Plana: 18.000 €
2006ko Plana: 18.000 €