gipuzkoakultura.net

Logo de la Diputación Foral de Gipuzkoa
Logotipo gipuzkoakultura
2024ko apirilak 26, ostirala

 

select * from iglesias where id = '656'

ANDRE MARIAREN ZERURATZEA

Irudia

Eliza honen jatorria XII edo XIII mendean aurki genezake, bertan gordetzen den metalezko Kristo erromaniko txikiari lotzen bagatzaizkio.
Ezagutzen den lehenengo erreferentzia dokumentatua 1384eko ada. Zerain Segurako herriarekin elkartzen den urtekoa.
1457ko data daraman Zeraindarren hilobia eta Ponte gotiko bat dira XV mendeko kondarrak. Ahaide Nagusien arteko liskar eta guduen garai honetan elizako dorrea defentsa lanetarako erabilia izan zen.
Gaurko eliza ordea, batez ere XVIII mendean agindako berregite lanen ondorioa da.
1709an dorrearen ondoko atzeko murrua bakarrik zegoen amaiturik, beste hiruak ordea ez ziren ia behar zen garaieraren erdira ere iristen, hau da, Juan de Carreraren trazaren arauera gangak eraiki ahal izateko naurrira.
Lanak 1741ean hasi ziren, hasierako trazari zenbait aldaketa egin zitzaiolarik. Horrela, gangari eusten lagundu behar zuten lau zutabeak zilindrikoak ez baino prismatikoak izango ziren. Hegoaldeko murruak bi lehioren lekuan hiru izango zituen eta hirugarrena ifarraldeko murruan egongo zen. Geroago 1717an herrikoek presbiterio oktogonal bat eraikitzea eskatu zuten.
Lan hauetan Pedro de Carrera hargin entzutetsuak hartu zuen parte eta bera hil ondoren, Juan Bautista bere semeak.
1734ean hartutako erabaki baten ondorioz bi ate berri eraiki ziren, zaharrak itxiz, eta bi ur bedeinkatu ontzi jarri. Era berean, oin guztiari harmaila bat jaitsi zitzaion presbiterioaren segidan lehenengo pilareetaraino, hilobien zirkuitoa barne zelarik.
Plano berriak Martin de Carrerak egin zituen.
Portada nagusiarekin parez pare dagoen arkupearen arkuan azaltzen den inskripzioak dioenez, arkupearen itxidura 1846 urtean egin bide zen.
Saloi-oinplnaoko eliza hiru ataleko hiru naberekin, erdikoa alboetakoak baino zabalagoa duela.
Erdiko nabea zortzialdeko abside batean luzatzen da. Nabe honen hiru atalak, bestalde, ganga erztunekin estaltzen dira, eta albo-nabeak eta absidea ilargiskaz hornitutako kanoi-erdiko fajoi-arkuekin.
Barneko irozkaiak ezaugarri barrokoekiko pilare prismatikoak dira, erdi-puntuko fajoi-arkuei eutsiz, eta hauen gainean gangek deskantstazen dituela.
Ebanjelio aldeko albo-nabearen hirugarren atalean Zerain darren sepultura aurkitzen da, erdi-puntuko arkuteriarekin azpatuta.
Badu korua oinaldean, arku karpanel batek sostengatuta erdiko nabea eta erdi-puntuko beste bik alboetan.
Lehen bi atalek zurezko solairua dute, sepultura zenbakituekin, eta hirugarren atala eta absidearen solairua harlauzazkoa da.
"L" itxurako eliz atari itxi batek inguratzen du tenplua. Eta berorren oinaldean dorrea kokatzen da, oinplano angeluzuzenekoa, erremate bezala kanpandorre barroko bat duela.

SUBENTZIONATUTAKO OBRAK
Konponketa-lanak estalkiaren zurezko egituran, kondizio txarreko piezak eta latak ordezkatuz, erreteiltzea orokorra eta barneko paramentuen apailamentzea eta pintatzea eta xilofagoen aurkako tratamendua ematea.

SUBENTZIOAREN ZENBATEKOA
1984ko Plana: 3.000.000 pta.
1998ko Plana: 400.000 pta.


ZERAIN

Situación del pueblo. Pulse para ver el plano b5m
B5m planoa

    IRUDIAK

  • irudia
  • irudia
  • irudia
  • irudia
  • irudia
  • irudia
Licencia Creative Commons. Pulse aquí para leerla
2009 Kultura, Gazteria eta Kirol Departamentua - Gipuzkoako Foru Aldundia
Logotipo Gipuzkoa.net. Pulsar para ir a la página de Gipuzkoa.net