gipuzkoakultura.net

Logo de la Diputación Foral de Gipuzkoa
Logotipo gipuzkoakultura
2024ko apirilak 26, ostirala

 

select * from iglesias where id = '657'

SAN BLAS

Irudia

Zerain parean dagoen mendi tontor batean, Aztiria auzora igo ondoren Legazpira garamatzan errepidetik gertu aurkitzen da San Blas ermita, eta berari buruzko aipamenik zaharrena 1603 urtean aurkitzen dugu.
Tenpluaren arkitekturak ez digu noiz egin zen argibide gehiegerik eskaintzen.
Halere, bere barnekaldean, deigarria da koruko egurrezko baranda interesgarria, zutika jarritako ohol gardainatu eta perra arku forman kalatutako dibujoekin. Apaingarri moeta horretan, batzuk ukitu mozarabe edo mudejarra aurkitzen dute.
Momentuz gauza bat bakarrik esan dezakegu, zurezko piezak elkartzeko moduak antzinakoa dirudiela, agian erdi-harokoa.
Gipuzkoara XV mendearen amaieran iritsi zen eragin mudejarra aintzakotzat hartzera garamatza horrek eta eragin hau Segura herriko eraikuntzaren batean nabaria da.
Zeraingo barandaren antzekoak Gipuzkoan Zumarragako Antiguan eta Bergarako San Martinen aurkitu dira, baita ere Bizkaian, Durangon Tabirako San Pedro, Elejabeitiako San Migelen, Igorreko San Kristobalen, Gazeta eta Izurtzan, guztiak antzinakoak direla frogatuta dago.
Ermitaren iparraldeko fatxadaren ondoan, kanposantu bat egon zen, ermitatik bertatik sartzen zela. Honen ordez egungoa egin zen 1927 urtean, ermitatik gertu hori ere.
San Blas ermita hau Segurako Alustiza familiarena izan da, duela gutxi Zeraingo Udaletxeari eman zion arte.
Oinplano angeluzuzeneko landa-ermitatxoa, harlangaitzezko murruekin eta bi isurkiko estalkiarekin, ezpataina batez erremataturik.
Alboko ate batetik sartzen da barnera, non, alde batetik, koruko kalostra interesgarria nabaritzen bait da, eta bestetik aldare nagusiko erretabloa, San Blasen taila herritar batekin.
Estalkiaren egitura zurezkoa da, eta harritu edo atentzioa deitzen du bi geruza bezala egoteak; kanpokoa bata, soliberia hegalduarekin, eta teilen irozkai-zerbitzua egiten duten latekin, eta barnekoa bestea, bere soliboak murruan bukatzen direla eta dornadura mihiztatu eta dolatu baten euskarritza eginez.

SUBENTZIONATUTAKO OBRAK
Errestaurzaio orokorra: funtsean estalkiaren egitura konpontzea, erreteilatzea eta barnealdea apailatzea mugatuz.

SUBENTZIOAREN ZENBATEKOA
1986ko Plana: 5.000.000 pta.
1987ko Plana: 6.500.000 pta.
1988ko Plana: 1.700.000 pta.


ZERAIN

Situación del pueblo. Pulse para ver el plano b5m
B5m planoa

    IRUDIAK

  • irudia
Licencia Creative Commons. Pulse aquí para leerla
2009 Kultura, Gazteria eta Kirol Departamentua - Gipuzkoako Foru Aldundia
Logotipo Gipuzkoa.net. Pulsar para ir a la página de Gipuzkoa.net