Ongintzako etxe hau, "benefiziadokoa" esaten zaiona, Zeraingo plaza dago eta XVIII. mendean eraikia izan liteke. Dena den, geroago eraberritua eta haunditua da.
Kanpokotik oso itxura bikaineko etxea izateaz gainera, barrua oso ondo zaindua eta kontserbatua du, eta ateak, egurrezko elementuak eta altzariak jatorrizkoa ditu oraindik.
Bestalde, Benefiziadoko etxearen ondoan dagoen beste bat erosi zuen Zeraingo Udalak 1993an, bisitariak hartzeko eta argibideak emateko zentroa jarri nahiz, izan ere gero eta jende gehiago gerturatzen da herriko museoa, kartzela zaharra edo herria bere ere ezagutzen, interes historiko haundiko zenbait etxe baititu bestela ere herriak.
SUBENTZIONATUTAKO OBRAK
Teilatua berritzea eta alboko etxea berreskuratzea.
SUBENTZIOAREN ZENBATEKOA
1992ko Plana: 1.500.000 pta.
1993ko Plana: 5.000.000 pta.