XIX. mendean jasotako eraikina da, hasieran indarretxea izan zena eta gero zerrategi bihurtu zutena. Orain del ahogei urte inguru arte martxan egon da zerrategia.
Etxea egurrez egina da erabat. Egitura ez ezik zorua eta kanpoko itxiturak zurezkoak ditu. Barruan zerrategiko makinak, instalazioak eta tresnak zituen oraindik.
SUBENTZIONATUTAKO OBRAK
Indarretxe eta zerrategi izandako eraikin hau, dagoeneko gladuak ditugun teknologia industrial jakin batzuen biltokia da. Horregatik, bertan egin diren berreskuratze lanetan, beti izan duen itxura uzteko ahalegina egin da. Ikusgai dauden makinak eta erramintak, esate baterako, lehengoak berak dira.
SUBENTZIOAREN ZENBATEKOA
1993ko Plana: 8.000.000 pta.