gipuzkoakultura.net

Logo de la Diputación Foral de Gipuzkoa
Logotipo gipuzkoakultura
2024ko apirilak 27, larunbata

 

select * from iglesias where id = '669'

LILI

Irudia

Lili-bea deituriko baserria gaur egun Lili Jauregiari erantsita ageri dena eta honekin barrutik komunikatuta dagoena, Lili leinuaren sortetxearena izan zela uste da. Lili leinua Gipukzkoa zaharrenetakoa delarik.
Bere sorrera XIV mendean kokatu daiteke bere arku zorrotza eta batez ere leihate erdibitua mainelekin eta erdi-puntuko arku txikiekin egina kontutan hartuaz.
Uste dugu jauregia beranduago egin zela, hori adierazten dute bere eraikuntza elementuek eta Lili familiari buruz dauden datu historikoek.
Alde batetik, Jauregiaren ezaugarriak, Errege Katolikoen erreinu garaian, hau da XV mendearen amaieran edo XVIaren haseran kokatzen gaituzte. Ezaugarriak hauek dira: Jauregiko atea erdi-puntuko arkuan; leihateak, guztiak zorrotzak; fatxada errematatzen duten tontorrak; bolakin adornatutako zainetxolak eta eraikinaren oinplanoa bera, lauangeluar barne patioarekin.
Bestalde, badakigu Domenja de Lili, Juan Beltran de Lili eta Catalina Hurtado de Mendozaren alabak, 1475 urtean bere anaia Enriquerengandik Alachako konterria eta Lili etxearen ondasun guztiak jaso zituela.
Domenja de Lili Juan Perez de Idiaquezekin, Azkoitiko Idiaquez familia boteretsukoarekin, ezkondu zen eta honela senar-emazteen egoera ekonomikoa hain indartsua izango zen, non Jauregia ezik beste eraikuntza batzuk ere egin zituzten, hala nola jauregiaren inguruko bi burdinolak, hauetako bat inskripzio batengatik 1492 urtean kokatu daitekeena eta baita ere Jantzi-Etxe edo Portalekua deituriko etxea, Urola errekako zubia pasatu ondoren herri sarreran aurkitzen dena.
Jauregi hau bere jatorrian oinplano lauangeluarra eta erdian baila bat zuen edifizioa izan zen.
Egun jauregiaren erdia oso ondatuta dago eta gainerako oso eraldatua izan da barnetik.
Bere fatxada nagusia destakatzen da, kareharri landuz egina, erlaiza errematatzen zuen gailurreria kontserbatuz, eta berdin angeluetako zainetxolak, xurrutarriak, harburtxoak, etab. ere.
Dobela handiko arku zorrotzean egindako sarrera aurkezten du, honen gainean ezaugarri gotikoekiko arku zorrotzean egindako bao bikain bat irekitzen dela. Arku zorrotzeko bost leihate bikoitz eta ongi banatuk osatzen dituzte oin nobleari dagozkion hutsuneak. Eta erlaiz sinple batek babesten ditu bost bao hauek. Ageri dira beste hutsuneak ere, txikiagoak, azken oinean.
Eraikin hau kultur ondasun kalifikatu izendatuta dago, Eusko Jaurlaritzaren 1984ko uztailaren 17ko 265/1984 Dekretuaren bidez.

SUBENTZIONATUTAKO OBRAK
Estudio historiko eta arkeologikoekin lagunduz oraingoz proiektu bat egina izan da.

SUBENTZIOAREN ZENBATEKOA
1986ko Plana: 1.151.270 pta.


ZESTOA

Situación del pueblo. Pulse para ver el plano b5m
B5m planoa

    IRUDIAK

  • irudia
  • irudia
  • irudia
  • irudia
  • irudia
  • irudia
  • irudia
  • irudia
Licencia Creative Commons. Pulse aquí para leerla
2009 Kultura, Gazteria eta Kirol Departamentua - Gipuzkoako Foru Aldundia
Logotipo Gipuzkoa.net. Pulsar para ir a la página de Gipuzkoa.net