gipuzkoakultura.net

Logo de la Diputación Foral de Gipuzkoa
Logotipo gipuzkoakultura
2024ko maiatzak 5, igandea

 

select * from iglesias where id = '670'

AIZARNAKO ANDRE MARIAREN ZERURATZEA

Irudia

Abside alakatu eta nabe bakarreko baseliza dugu. Gurutzeriako gangak. Elizaren oinei erantsiriko planta karratuko dorrea. Atariak, albo batean silarriz gauzatu erdi-puntuko hiru arkuteria ditu. Bertatik, erdi-puntuko maineldun arkuz eginiko portada batetik barna tenplura sartzen da. Kanpoaldean kontrahormez hornituriko silarrizko hormak.
Dokumentuz frogatutako Aizarna herriaren aintzinatasuan kontutan hartuz gero, pentsa daiteke eliz txiki bat izan zuela aspalditik. 1500ean gertatu zen sutearen ondorioz, Aita Henaok dioenez, Aizarnako biztanleek berri bat eraikitzea erabaki zuten, ziur aski aurrekoaren gerakinetan.
Badakigu, 1531 eta 1555ª bitartean, Pedro de Alceza maisuaren traza jarraituz, Joan de Amiliba eta Martin de Armendia harginek hartu zuela parte obretan. Egungo elizaren fabrika nagusia berauena da.
Edifizioa altxa ondoren, XVII. mendean jada, bestelako obra garrantzitsuak egin ziren, hala nola gangak, kanpandorrea, arkupea, korua, sakristia, etab., Domingo de Cardaveraz, Gracian, Juan eta Joseph Egaña eta Juan Azcue Aldalur harginek parte hartu zutelarik.
1685 eta 1688a bitartean Joan Apaezteguik aldare nagusiko egungo erretaula diseinatu eta egin zuen. Egun haietan ere egin ziren alboko erretaulak, Getarian.
Azkenik esan behar da Granada de Egako Dukearen kaperan dagoen triptiko, flamandar estilokoa, Allende Salazarek dionez, Van Xonixlook pintatu zuela, 1549an inguruan.

SUBENTZIONATUTAKO OBRAK
Zurezko egitura guztiaren garbitzea, saneatzea eta bakterien aurkako tratamendu ematea, habe etzanen euskarri eta habeburuen iragazkaipena eta fatxada eta kontrahormen saskarri eta sastrakak kentzea. Erretaulu nagusia eta albokoen zaharberritzea.

SUBENTZIOAREN ZENBATEKOA
1988ko Plana: 11.700.000 pta.
2003ko Plana: 53.500 €
2004ko Plana: 117.000 €
2005eko Plana: 80.000 €
2007ko Plana: 40.000 €
2008ko Plana: 95.000 €


ZESTOA

Situación del pueblo. Pulse para ver el plano b5m
B5m planoa

    IRUDIAK

  • irudia
  • irudia
  • irudia
Licencia Creative Commons. Pulse aquí para leerla
2009 Kultura, Gazteria eta Kirol Departamentua - Gipuzkoako Foru Aldundia
Logotipo Gipuzkoa.net. Pulsar para ir a la página de Gipuzkoa.net