gipuzkoakultura.net

Logo de la Diputación Foral de Gipuzkoa
Logotipo gipuzkoakultura
2024ko azaroak 23, larunbata

 

select * from iglesias where id = '677'

ARROAKO SAN ESTEBAN

Irudia

Eliza honetako lanak 1522an hasi baziren ere, dirurik ez dela eta, amaitu gabe gelditu ziren, eta mende bat igaro arte ezin izan ziren berriro lanean hasi.
1653an, Iraetako oinetxeko jauan zen Jaun de Irarraga jaun generalaren legatu bati esker, Domingo de Sarasti harginari lan horien jarraipenari ekiteko eskatu zitzaion, Miguel de Abaria maisuaren trazaketari jarraituz. 1654ko apirilean hasi behar zuen eta etengabe jarraitu , erabat bukatu arte. Hala ere, Pedro de Beroiz harginak bukatu zituen lanak, Lucas de Longa maisu berriak eman zuen trazaketari jarraituz. Estalkiaren eraikuntzna, Lázaro de Lizardi zurgin maisuak esku hartu zuen. Eliza XVII. mendearen amaieran burutua izango zen, 1704. urteaz geroztik Lázaro de Laincera y Vega, Domingo de Andonaegi eta Martin de Zaldua maisuak lanak aztertzen ari zirela aipatzen baita.
1735 eta 1739 bitartean, Martin de Sagarzurietak eta Domingo de la Torre Múgicak erretaula nagusia egin zuten, aldamenetakoak, berriz, Ignacio Antonio de Alberdik eraiki zituen, hurrengo mendearen hasieran.
1777an horma berri bat egin behar izan zuten "elizaren atzeladeko horma eror ez zedin", Ignacio de Echeverría maisuaren zuzendaritzapean, garai hartan, Loiolako lanak ere zuzentzen zituena, hain zuzen ere.
1784ko urtarrilaren 18an, tximista batek dorrean hainbat txikizio egin zituen, kanpai horma bota zuen, erlojua eta sarrerako eskailera hondatu zituen, eta sakristian zuloak egin zituen. Juan de Muguruza hargin maisuak konpondu zituen akats horiek guztiak, 1.064 errealen truke.
Erretaula nagusia, barrokoa, 1735etik 1739ra bitartean egin zuten Martin Sagarzurietak eta Domingo de la Torre Mujikak. Bankua, erdiko gorputza eta oskola ditu, eta hiru kaletan banatuta dago. Erdiko gorputzean Santa Ana, Andre Maria, San Ignazio eta San Joan Bataiatzailearen irudiak daude, eta sabaiko horma-hobian San Estebanen irudia. Multzo guztia urreztatua eta polikromatua dago.
Aldamenetara dauden erretaula neoklasikoak, aipatuta dagoenez 1803an amaituak, Ignazio Antonio Alberdiren lanak dira. Horietako bat San Joseri eskainita dago, eta predela, gorputza -santuaren irudiarekin-, eta sabaikoa ditu. Bestea Maria Sortzez Garbiari eskainia da, eta haren eta Kristo Gurutziltzatuaren irudia dauka.

SUBENTZIONATUTAKO OBRAK
Estalkia konpontzea eta zurezko egitura sendotzea, dorrea birgaitzea, presbiterioa berrantolatzea, barnealdea egokitzea eta erretaulak zaharberritzea. Kanpoko hormak berritzea.

SUBENTZIOAREN ZENBATEKOA
1998ko Plana: 2.000.000 pta.
1999ko Plana: 12.000.000 pta.
2000ko Plana: 5.000.000 pta.
2002ko Plana: 123.000 €
2004ko Plana: 18.100 €
2007ko Plana: 47.800 €


ZESTOA

Situación del pueblo. Pulse para ver el plano b5m
B5m planoa

    IRUDIAK

  • irudia
  • irudia
  • irudia
  • irudia
  • irudia
  • irudia
Licencia Creative Commons. Pulse aquí para leerla
2009 Kultura, Gazteria eta Kirol Departamentua - Gipuzkoako Foru Aldundia
Logotipo Gipuzkoa.net. Pulsar para ir a la página de Gipuzkoa.net